Jungle (2017ko filma)

Jungle (euskaraz Oihana), 2017ko Greg McLean australiarrak zuzendutako abentura eta biziraupen biografia drama film bat da. Yossi Ghinsberg israeldar abenturazaleak 1981ean Amazoniako oihanean izandako benetako bizipenean ounarritua dago. Daniel Radcliffe, Alex Russell, Thomas Kretschmann, Yasmin Kassim, Joel Jackson eta Jacek Koman aktoreek antzeztu zuten.

Jungle (2017ko filma)
Jatorria
Argitaratze-data2017
IzenburuaJungla
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAustralia eta Erresuma Batua
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm dramatikoa, liburu batean oinarritutako filma, survival film (en) Itzuli eta abenturazko filma
Iraupena115 minutu
Deskribapena
OinarrituaLost in the Jungle: A Harrowing True Story of Adventure and Survival (en) Itzuli
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Greg McLean (en) Itzuli
[[Kategoria:Greg McLean (en) Itzuli zuzendutako filmak]]
Gidoigilea(k)Justin Monjo (en) Itzuli
[[Kategoria:Justin Monjo (en) Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Bestelako lanak
MusikagileaJohnny Klimek (en) Itzuli
Argazki-zuzendariaStefan Duscio (en) Itzuli
Emanaldia
Amaiera-data2017ko abuztuaren 3a
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaHego Amerika eta Amazonia
Argumentu nagusiasurvival (en) Itzuli eta Yossi Ghinsberg (en) Itzuli
Historia
Nominazioak

IMDB: tt3758172 Filmaffinity: 715715 Allocine: 107637 Rottentomatoes: m/jungle_2017 Allmovie: v683311 Metacritic: movie/jungle Edit the value on Wikidata

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1982, Yossi Ghinsberg (Daniel Radcliffe) israeldar abenturazale gazteak Boliviara bidaiatu du, bertan Amazonia oihanaren bihotzean barneratzeko asmoz. Behin han dela, Marcus Stamm (Joel Jackson) urte bateko eszedentzia hartu duen eskolako maisua eta Kevin Gale (Alex Russell) estatubatuar abenturazalea eta argazkilaria ezagutu eta hiruak adiskidetuko dira. Hiruak La Paz hiriburuan ostatu hartuta daudela, Yossik Karl Ruprechter (Thomas Kretschmann) austriarra ezagutuko du, honek oihanean hiru gizasemeek ezagutu beharko luketen tribu ezezagun baten berri duela aipatuko die eta beraiekin batera oihanera bidaiatu dezaten esan. Yossik entzundakoaz eta esploratu gabeko oihanera joateko eta tribu ezezagunak ezagutzeko aukeraz hauspoturik Karli sinetsi egingo dio. Ostatura itzuli eta Marcus eta Kevin berarekin batera oihanera bidaiatzeko konbentzituko ditu.

Aktoreak aldatu

Kanpo estekak aldatu