Julia Robinson

Amerikar matematikaria eta doktorea

Julia Hall Bowman Robinson (San Luis, Misuri, 1919ko abenduaren 8aOakland, Kalifornia, 1985eko uztailaren 30a) estatubatuar matematikaria izan zen.

Julia Robinson

Ameriketako Matematika Elkarteako lehendakari

1983 - 1984
Andrew Gleason (en) Itzuli - Irving Kaplansky (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJulia Hall Bowman
JaiotzaSaint Louis1915eko abenduaren 8a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaBerkeley (Kalifornia), Kalifornia eta Oakland1985eko uztailaren 30a (69 urte)
Hobiratze lekuaezezaguna
Heriotza moduaberezko heriotza: leuzemia
Familia
Ezkontidea(k)Raphael M. Robinson (en) Itzuli  (1941 -
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaSan Diego High School (en) Itzuli 1936)
San Diego State University (en) Itzuli
(1936 - 1939)
Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn
(1939 - 1949) Doktoretza
Hezkuntza-mailaDoktoretza
TesiaDefinability and decision problems in arithmetic (en) Itzuli
Tesi zuzendariaAlfred Tarski
Hizkuntzakingelesa
Irakaslea(k)Alfred Tarski
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria, filosofoa eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)RAND Corporation (en) Itzuli  (1949 -  1950)
Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn  (1976 -  1985)
Jasotako sariak
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Ameriketako Matematika Elkartea

Find a Grave: 78633043 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Kaliforniako Unibertsitatean, Berkeleyn, egin zituen unibertsitate-ikasketak, eta 1948an doktoretza jaso zuen. 1976an, Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionaleko matematika-dibisioko kide hautatu zuten, eta kargu hori lortu zuen lehen emakumea izan zen. 1982an, Matematikako Emakumeen Elkarteak (AWM, ingelesezko siglak) Noether Konferentzia berari eskaini zion, zeren eta urteroko ekitaldi hau, matematika arloari ekarpen garrantzitsuak egin dizkioten emakumeak omentzekoa izan ohi da. 1983an, McArthur saria eman zioten, goi-mailako zientzialarien lana babesteko beka bat, milioi erdi dolarreko balioarekin. Ameriketako Matematika Elkarteko (AMS ingelesez) lehendakaria izan zen, erantzukizun hori euki zuen lehen emakumea.

Ekarpena aldatu

Ezaguna da, batez ere, ekuazio diofanikoetan eta erabakigarritasunean (decidability) egindako lanagatik[1] Yuri Matiyasévich matematikariak Hilberten hamargarren problemaren (Matiyasévichen teorema) askaezintasuna frogatzen lagundu zuen, neurri handi batean. Hain zuzen ere, Robinson eremu horretatik (ekuazio diofanikoak eta erabakigarritasuna) bi aldiz bakarrik urrundu zen: bata, bere doktorego-tesia izan zen, matematika-problemak ebazteko eta ezinebatzizkotasunari buruzkoa; eta, bestea, jokoen teoriari egindako ekarpen garrantzitsua.

Bizitza pertsonala aldatu

1941ean Raphael Robinson matematikariarekin ezkondu zen. Haren ahizpa nagusia, Constance Reid, matematikari-biografo ezaguna da. Julia Leuzemiaz hil zen 65 urterekin.

Erreferentziak aldatu

  1. Erabakigarritasuna[[Decidability]] artikuluarekin estekatu da, biografia hau idazteko momentuan zirriborro bat delako. Kontzeptu honetan sakontasun gehiago bilatuz gero, ikusi baita Teoremas de la incompletitud de Gödel

Bibliografia aldatu

  • Constance Reid (1997). Julia: A Life in Mathematics. Mathematical Association of America. ISBN 0-88385-520-8. 
  • Reuben Hersh y Vera John-Steiner (1997). Matemáticas, una historia de amor y de odio. Paidós. ISBN 978-98-9317-32-7. 

Kanpo estekak aldatu