Julene Lazkano

Irakaslea eta politikaria

Julene Lazkano Zenitagoia (Elorrio, Bizkaia, 1985eko azaroaren 30a) irakaslea eta politikaria da.

Julene Lazkano


Elorrioko alkate

2023ko ekainaren 17a -
Idoia Buruaga
Bizitza
JaiotzaElorrio1985eko azaroaren 30a (38 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Euskal Herria Bildu

Elorrioko alkate bilakatu zen 2023ko udal hauteskundeen ondoren, Euskal Herria Bildu koalizioaren hautagaitza gailentzearen ondorioz.[1][2]

Biografia aldatu

2004. urtetik 2007. urtera Hizkuntzako (ingelesa) irakasle ikasketak egin ondoren, 2007. urtetik 2009. urtera Hizkuntzen Psikopedagogia ikasi zuen Mondragon Unibertsitatean.[3]

 
Julene Lazkano Elorrioko Udalbatzarekin, 2023.06.17

Ibilbidea aldatu

Irakasle aldatu

2009tik Sare publikoan irakasle aritu da.

Politikari aldatu

2019-2023 legegintzaldian kultura, gazteria eta jaietako zinegotzi izan jardun zuen Elorrioko udalean. 2023ko urtarrilean alkategaitzarako aurkeztu zen.[3][4]

2023ko ekainaren 17an ordura arte alkate izan zen Idoia Buruagaren eskutik jaso zuen aginte makila Elorrioko udalbatzan egindako kargu hartze ekitaldian. Julene Lazkanok sei boto jaso zituen eta EAJko Mikel Arruabarrenak beste sei. Podemos-Ezker Anitza-IU-Aliantza Berdea koalizioko Joseba Andoni Fernandez, berriz, abstenitu egin zen. Beraz, seinako berdinketa sortu zen. Baina hauteskundeetan EH Bildu izan zenez zerrendarik bozkatuena, Julene Lazkanok hartu zuen alkate kargua.[5][6]

Alkate berriaren agurra:

"Eskerrik asko Elorrioko herriari gugan jarritako konfiantzagaitik", "Elorrio maite dugulako gaude gaur hemen eta arduraz, konpromisoz, ilusioz eta indarrez egingo dugu lan hurrengo lau urteetan". Oposizioko alderdiei "ardura" eta "jarrera eraikitzailea" eskatzen diet, "hori baita Elorrio hobe bat lortzeko biderik zintzoena". Idoia Buruagari "bihotzez eskerrak" herriaren alde egindako lan guztiagatik.[5]

Erreferentziak aldatu

  1. «[ELORRIO: EH Bildurena izan da zerrendarik bozkatuena - Elorrio»] Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-06-18).
  2. (Gaztelaniaz) Legorburu, Javier García. (2023-06-17). «Julene Lazkano (EH Bildu) releva a Idoia Buruaga al frente de Elorrio» El Correo (Noiz kontsultatua: 2023-06-20).
  3. a b (Gaztelaniaz) https://www.facebook.com/DotDurangaldean. (2023-02-16). «Julene Lazkano será la candidata de EH Bildu de Elorrio a la alcaldía | dotb Durangaldeko Telebista» dotb.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-20).
  4. (Gaztelaniaz) Cayado, Nahikari. (2023-05-19). ««Queremos seguir con la misma gestión y el mismo compromiso en Elorrio»» El Correo (Noiz kontsultatua: 2023-06-20).
  5. a b «[BIDEOA EH Bilduko Julene Lazkano da Elorrioko alkate berria - Elorrio»] Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-06-18).
  6. (Gaztelaniaz) «Julene Lazkano se estrena como nueva alcaldesa en la villa de Elorrio» Deia 2023-06-18 (Noiz kontsultatua: 2023-06-20).

Kanpo estekak aldatu