Juda operazioa
Juda Operazioa (gaztelaniaz: Operación Judas) Guardia Zibilaren 2019ko iraileko operazio bati emandako izena da, Auzitegi Nazionalaren seigarren instrukzio-epaitegiak agindutakoa. Operazioan, Errepublikaren Defentsa Batzordeekin (EDB edo, katalanez, CDR) erlazionaturiko zazpi pertsona atxilotu zituzten.[1] 2020ko urtarrilaren 10ean azkeneko bi atxilotuak askatu zituzten.[2]
Juda operazioa | |
---|---|
Mota | police operation (en) |
Honen parte da | Kataluniako prozesu independentista |
Denbora-tarte | 2019ko irailaren 23a - |
Kokaleku | Vallès Occidental Vallès Oriental Osona |
Herrialdea | Espainia |
Parte-hartzaileak | |
2020ko ekainaren 22an, Espainiako Auzitegi Gorenak beste lau CDR deklaratzera deitzen ditu (Esther, Sònia, Rafael eta Queralt), terrorismo-delituarengatik, bai eta, berriro ere, jada askatuak ziren David Burria eta Clara Borrero.[3] Denetara, 13 dira Juda operazioaren testuinguruan inbestigatuak diren gazteak.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) Pérez, Fernando J.; López-Fonseca, Óscar. (2019-09-27). «El juez encarcela a siete CDR y les acusa de formar parte de un nuevo grupo terrorista» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-01-06).
- ↑ (Katalanez) Llimós, Albert. (2020). «Surten en llibertat sota fiança els dos membres dels CDR que encara eren a la presó» Ara.cat (Noiz kontsultatua: 2020-07-05).
- ↑ «La Audiencia Nacional investiga cuatro CDR más por terrorismo» ElNacional.cat (Noiz kontsultatua: 2020-07-05).
Artikulu hau Kataluniako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |