Errepublikaren Defentsa Batzordeak
Errepublikaren Defentsa Batzordeak edota EDB, katalanez: Comitès de Defensa de la República edota CDR, iraganean Erreferendumaren Defentsa Batzordeak deituak, Comitès de Defensa del Referèndum, Kataluniako tokian tokiko, auzo, eskualde eta nazio mailan eratu eta lehenbizi 2017ko urriaren 1eko Kataluniaren independentziarako erreferenduma eta ondoren Kataluniako Errepublika indarkeria ezaren bidez defendatzeko helburua duten asanblada multzoa da.
Errepublikaren Defentsa Batzordeak Comitès de Defensa de la República | |
---|---|
Sorrera | 2017ko uztaila |
Egoitza nagusia | Katalan Herriak |
Ideologia politikoa | Kataluniar independentismoa |
https://twitter.com/CDRCatOficial |
Kataluniaz gain atzerrian ere eratuak daude, tartean Paris, Montpellier, Berlin, Munich, Londres, Milan, Viena eta abarren, bai eta Euskal Herrian ere (Donostia eta Gasteizen).
Iruditegia
aldatu-
CDRei buruzko horma-irudia, «Fem República» ("Errepublika Egiten Dugu") esaldiaz.
-
CDRen aldeko idazkia.
Kanpo estekak
aldatu- Twitter kontua (Katalanez)