Juanita Ibaibarriaga Literatur Saria

Juanita Ibaibarriaga Literatura Saria 1992 urtean hasita Ermuan ospatzen den idatz-lehiaketa bat da.

I. Juanita Ibaibarriaga lehiaketako idatzi sarituen bilduma. 1992.

XedeaAldatu

Ume eta nerabeen artean komunikazio idatzia euskaraz egiteko gaitasuna areagotzea da sari honen helburua. Euskal Birusa Elkarte Kulturalak abiatu zuen 1992an[1][2] eta Juanita Ibaibarriagaren izena jarrita, urte horretan zendutako herritar euskaltzalearen lana goraipatu nahi izan zuten.[3] 2011tik aurrera, Ermuko Udaleko Euskara sailaren esku egon da bere antolaketaren ardura.[4]

ModalitateakAldatu

Lehiaketan herriko ikastetxe guztiek hartzen dute parte eta bi modalitatetan aurkezteko aukera dute:

  1. Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6. mailara bitarteko ikasleena
  2. DBHko 1. mailatik 4. mailara bitarteko 16 urtetik gorako ikasleena

Kurtso bakoitzeko lan bakarra saritzen da eta 2013an hasita, Euskararen Nazioarteko Egunaren galaren barruan banatzen dira sariok.[5]

Lehen edizioko narrazio eta ipuin sarituak batzen zituen liburuxka argitaratu zen eta hurrengo urte batzutan Drogetenitturri herri aldizkariaren orriak erabili ziren irabazle suertatukoen lanak ezagutarazteko.

ErreferentziakAldatu

  1. «Zer egiten dugu - Euskal Birusa» EUSKALBIRUSA.EUS (Noiz kontsultatua: 2021-06-25).
  2. Elkartea, Euskal Birusa. (2010-11-26). «Juanita Ibaibarriaga Literatur Sariak banatu dira - Euskal Birusa» EUSKALBIRUSA.EUS (Noiz kontsultatua: 2021-06-25).
  3. (Gaztelaniaz) Deia. «Ermua evoca con cuentos a Juanita Ibaibarriaga» www.deia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-06-25).
  4. «Euskara - Lehiaketak - Juanita Ibaibarriaga Literatur saria» www.ermua.es (Noiz kontsultatua: 2021-06-25).
  5. (Gaztelaniaz) «Fallan el concurso literario en euskera 'Juanita Ibaibarriaga'» El Diario Vasco 2019-12-05 (Noiz kontsultatua: 2021-06-25).

Kanpo estekakAldatu