Juanita Gorroño

panderojolea, irrintzilaria eta dantzaria

Juanita Gorroño Maiora (Ibarruri, Muxika, Bizkaia, 1913ko urriaren 20a - Galdakao, Bizkaia, 1991ko martxoaren 12a) panderojolea, dantzaria eta irrintzilaria izan zen.

Juanita Gorroño
Bizitza
JaiotzaMuxika1913ko urriaren 20a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaGaldakao1991ko martxoaren 12a (77 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jardueraktambourinist (en) Itzuli eta dantzaria

Biografia aldatu

Juanita Gorroño Ibarruriko Astei baserrian jaio zen. Oso gazte zela  ikasi zuen dantzan eta panderoa jotzen. Dantza soltean txapelketa ugari irabazi zuen, gehienetan Basilio Undagoitia, Basilio Txiki, bikote zuela. Serafin Aranzeta Oromiño eta beste zenbait trikitilarirekin ibili zen gaztetan erromeriz erromeri panderoa jotzen eta irrintziak botatzen.

Ezkondu ondoren  Zornotzako Santa Luzia auzoan jarri zen bizitzen eta zenbait urtez erretiratuta egon zen. 70eko hamarkadaren erditik aurrera ostera, berriro ere erromeriz erromeri ibili zen, Serafin Aranzeta Oromiño, Basilio Undagoitia Basilio Txiki edota Eduardo Egiarte eta Felisa Arribaltzagarekin.[1]

Parte hartu zuen eta jasota geratu den saio bat aipatzearren, 1975eko maiatzaren 4an, Zeberion ospatu zen Albokari Eguna edo “Euskal Erriko Albokarien Laugarren Agerpena” (kartelaren izena). Orduko hartan Juanita Gorroñok bere panderoa astinduz parte hartu zuen, Kepa Urraza albokariaren bikote .Bertan izan ziren Leon Bilbao eta Maurizia Aldaiturriaga; “Txilibrin” eta Gillermo Etxebarria; Alberto Zabala eta Eduardo Egiarte ere.[2]

Juanita Gorroño irrintzilari agertzen da, Felisa Arribaltzagarekin batera, Pedro Oleak 1984an egin zuen Akelarre filmean.[3]

Omenaldiak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Gorroño, Juanita. Emakumeak. https://www.gernika-lumo-euskaraz.eus/fitxategiak/dokumentuak/argitalpenak/emakumeak-gernika.pdf.
  2. «Albokaren alde batzuk - PDF Free Download» docplayer.es (Noiz kontsultatua: 2020-10-22).
  3. Akelarre (1984ko filma). 2020-09-27 (Noiz kontsultatua: 2020-10-22).
  4. «Soinuaren hotsa - Omenaldiak» trikitixa.eus (Noiz kontsultatua: 2020-10-22).

Kanpo estekak aldatu