Juana Salabert

idazle eta itzultzaile espainiarra

Juana Salabert (Paris, 1962) idazle espainiarra da. Seix Barral argitaletxearen Liburutegi Laburra Saria irabazi zuen Velódromo de invierno-gatik 2001ean.[1]

Juana Salabert
Bizitza
JaiotzaParis, 1962 (61/62 urte)
Herrialdea Espainia
Familia
AitaMiguel Salabert Criado
Hezkuntza
HeziketaTolosako Unbertsitatea II - Jean Jaures
Hizkuntzakgaztelania
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta itzultzailea
Jasotako sariak

Biografia aldatu

Parisen jaio zen 1962an. Miguel Salabert idazle eta itzultzailearen alaba da. 1956an erbesteratu zen Frantzian, erregimen frankistatik eta Espainian jasaten zuen zentsuratik ihes egiteko. Juana Frantzia eta Espainia artean hazi zen, eta elebidun bihurtu zen. Letra Modernoetan lizentziatu zen Tolosako Unibertsitatean eta 1996an hasi zen eleberrigile lanetan Varaderorekin. Bere bigarren eleberria, Arde lo que será, urte berean idatzi eta argitaratu zena, finalista izan zen Nadal Sarian, eta Payot & Rivages argitaletxeak frantsesera itzuli zuen. 2001. urtean, Seix Barral argitaletxearen Liburutegi Laburra saria jaso zuen Velódromo de invierno-rekin, frantsesera ere itzuli zena.[2]

Juana Salabertek hainbat egunkaritan kolaboratu du, eta literatur kritika eta itzulpena egin ditu. Bere eleberriak eta ipuinak oso ospatuak izan dira eta hainbat hizkuntzatara itzuli dira. Bere kontakizunak eta haurrentzako ipuinak hainbat antologiatan bildu dira.[3]

Lanak aldatu

  • Varadero (Alfaguara, 1996).[4]
  • Arde lo que será (Destino, 1996: Nadal Sariko finalista).[5]
  • Mar de los espejos (Plaza & Janés, 1998).[6]
  • Aire nada más (Plaza & Janés, 1999).[7]
  • Estación central (Plaza & Janés, 1999).[8]
  • La bruja marioneta (Espasa, 2001).[9]
  • Velódromo de invierno (Seix Barral, 2001: Liburutegi Laburra Saria; Alianza, 2009).[10]
  • La noche ciega (Seix Barral, 2004; 2005eko Narratiba Sari Nazionaleko finalista)
  • Hijas de la ira (Plaza & Janés, 2005; Nocturna, 2009).[11]
  • El bulevar del miedo (Alianza, 2007: Fernando Quiñones VIII. Eleberri Unicaja Saria; 2008ko Dashiell Hammett sariko finalista).[12]
  • Cuentos de amigas (Anagrama, 2009) (Hainbat egileren antologia)
  • La faz de la tierra (Alianza, 2011).[13]
  • La regla del oro (Alianza, 2015).[14]
  • Atentado (Alianza, 2022).[15]

Sariak aldatu

  • 1996, Nadal Sariko finalista, "Arde lo que será" lanagatik.
  • 1998, UNEDen Kontakizun Laburren Saria "Salvo en la noche" lanagatik.
  • 2001, Liburutegi Laburraren Saria "Velódromo de invierno" lanagatik.
  • 2004, NH Kontakizunen Sariko finalista "Adviento" ipuinarengatik.
  • 2007, Fernando Quiñones Eleberri Unicaja Saria, "El bulevard del miedo" lanagatik.[3]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Juana Salabert gana el Biblioteca Breve con «Velódromo de invierno»» abc 2001-03-29 (Noiz kontsultatua: 2022-11-05).
  2. «Juana Salabert - Nocturna Ediciones» www.nocturnaediciones.com (Noiz kontsultatua: 2022-11-05).
  3. a b (Gaztelaniaz) «Juana Salabert» Agencia Literaria Carmen Balcells (Noiz kontsultatua: 2022-11-05).
  4. (Gaztelaniaz) «VARADERO | JUANA SALABERT | Casa del Libro» casadellibro (Noiz kontsultatua: 2022-11-05).
  5. (Gaztelaniaz) «ARDE LO QUE SERA (FINALISTA PREMIO NADAL) | JUANA SALABERT | Casa del Libro» casadellibro (Noiz kontsultatua: 2022-11-05).
  6. (Gaztelaniaz) «MAR DE LOS ESPEJOS | JUANA SALABERT | Casa del Libro» casadellibro (Noiz kontsultatua: 2022-11-05).
  7. (Gaztelaniaz) «AIRE NADA MAS | JUANA SALABERT | Casa del Libro» casadellibro (Noiz kontsultatua: 2022-11-05).
  8. (Gaztelaniaz) «ESTACION CENTRAL: SALZBURGO, VIENA, PRAGA Y BUDAPEST | JUANA SALABERT | Casa del Libro» casadellibro (Noiz kontsultatua: 2022-11-05).
  9. (Gaztelaniaz) «LA BRUJA MARIONETA | JUANA SALABERT | Casa del Libro» casadellibro (Noiz kontsultatua: 2022-11-05).
  10. (Gaztelaniaz) «VELODROMO DE INVIERNO | JUANA SALABERT | Casa del Libro» casadellibro (Noiz kontsultatua: 2022-11-05).
  11. (Gaztelaniaz) «HIJAS DE LA IRA: VIDAS ROTAS POR LA GUERRA CIVIL | JUANA SALABERT | Casa del Libro» casadellibro 2009-10-19 (Noiz kontsultatua: 2022-11-05).
  12. (Gaztelaniaz) «EL BULEVAR DEL MIEDO | JUANA SALABERT | Casa del Libro» casadellibro 2008-01-09 (Noiz kontsultatua: 2022-11-05).
  13. (Gaztelaniaz) «LA FAZ DE LA TIERRA | JUANA SALABERT | Casa del Libro» casadellibro 2014-05-15 (Noiz kontsultatua: 2022-11-05).
  14. (Gaztelaniaz) «LA REGLA DEL ORO | JUANA SALABERT | Casa del Libro» casadellibro 2015-04-30 (Noiz kontsultatua: 2022-11-05).
  15. (Gaztelaniaz) «ATENTADO | JUANA SALABERT | Casa del Libro» casadellibro 2022-02-10 (Noiz kontsultatua: 2022-11-05).

Kanpo estekak aldatu