Juan Oteiza

Juan Oteiza, gaztelaniaz Juan de Oteyza (Iruñea, c.1590 - ib., 1635 ondoren) XVII. mendeko nafar liburu-saltzaile eta liburugilea izan zen. Iruñean izan zuen inprimategia, 1622tik 1632 arte.

Juan Oteiza
Bizitza
JaiotzaIruñeac. 1590
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaIruñea1635 ondoren (44/45 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakinprimatzailea
Juan de Oteiza Firma.jpg

BiografiaAldatu

Aita bezala, Juan Oteiza liburu-saltzailea zen. Halaber, Erresumako Postari Nagusiaren Tenientea zen. Azken lan horren erruz, 1610ean, lanbidearen ondorioz ateratako diru-sarreren likidazioa zela eta, espetxeratu zuten; nagusiak 8.341 erreal erreklamatzen zizkion.[1] 1613an akusazio bera jaso zuen.[2]

1622an ordura arte bere iloba zen Nikolas Asiainena zen inprimategia hartu zuen eta hamaika urtez zuzendu zuen. Nikolas Asiain hil zenean inprimategia bere amaren eskuetara pasa zen, Mikaela Garrues, eta azken honek Oteizari pasa zion, ziur aski bere semeak sortutako zorrak ordaintzeko. 1632an negozioa Martin Labaieni saldu zion. Urte horietan liburu gutxi batzuk argitaratu zituen, hemezortzi monografia alegia, 1,7 urtean; gutxi da zere Nikolas Asiainek urtean hiru argitaratzen baitzituen.

Argitaratutako liburuakAldatu

  • 1622, Pedro Martinez de Sigues: Antidoto contra las adversidades del mundo donde por discurso epistolico se averigua los fines dichosos que han tenido
  • 1622, Miguel de Cervantes Saavedra: Nouelas exemplares,
  • 1624: Catecismo de Trento, Karlos Labaienekin batera plazaratu zuen.
  • 1624, Cuadernos de las Leyes de las Cortes de Navarra
  • 1624, Leonardo Lessi: Tratado para hacer buena eleccion de estado
  • 1625, Ludovico Blosio: Obras, Juan Beinza argitaratzailearentzat egin zuen.
  • 1625, Bartolomé de Medina: Breve instrucción de cómo se ha de administrar la penitencia
  • 1626: aurreko liburu bera baina beste azala batekin
  • 1626: Estado y descripción de la catedral de Pamplona
  • 1628, Cuadernos de las Leyes de las Cortes de Navarra
  • 1630, Antonio de Escobar y Mendoza: Examen de confesores
  • 1630, Juan de Lazcano: Segunda parte de los libros de oracion y meditacion, ayuno y limosna con otros tratados pertenecientes a lo mismo
  • 1632, Cuadernos de las Leyes de las Cortes de Navarra
  • 1632: El juramento que el Serenissimo Principe Don Balthassar Carlos principe natural heredero deste Reyno de Navarra... y... Luys Bravo de Acuña... Virrey Capitan General deste Reyno de Navarra... hizo en su nombre al dicho Reyno y tres Estados y el que los dichos tres Estados prestaron a su Alteza, y en su nombre al dicho señor Virrey b: en las Cortes que se celebraron en esta ciudad de Pamplona este presente año de 1632.

Liburuen ekoizpenaAldatu

Oteiza inprimategiaren lana ez zen oso handia eta, urteen arabera, aldakorra izan zen. Urte onena 1624 izan zen: urte horretan sei liburu plazaratu zituen. Urte batzutan ez zuen ezta bat ere argitaratu.

Juan Oteiza inprimategiaren liburuen ekoizpena

IruditegiaAldatu

Kanpo loturakAldatu

  1. .
  2. .