Juan Eskoikiz
politikari espainiarra
Juan Eskoikiz Morata (gaztelaniaz: Juan Escóiquiz) (Ocaña, 1747 – Ronda, 1820) espainiar elizgizona izan zen.
Juan Eskoikiz | |||||
---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Ocaña, 1747ko uztailaren 14a | ||||
Heriotza | Ronda, 1820ko azaroaren 19a (73 urte) | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||
Ikaslea(k) | |||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria, itzultzailea, idazlea, preceptor (en) ![]() | ||||
Jasotako sariak | |||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Biografia
aldatuAita Bermeokoa zuen. Fernando VII.aren irakaslea izan zen erregea oso gazte zenetik; eragin handia izan zuen harengan eta Espainiako politikan. Fernando printzea aitaren eta Godoyren aurka jartzea lortu zuen Eskoikizek. Espainiako gobernua Frantziari lotzeko ahaleginak egin zituen, Fernando VII.a errege hautatu ondoren. 1814. urtean, erregea askatzeko negoziazioetan parte hartu zuen, eta ondoren gobernuan egon zen. Baina, erregearen uste ona galdu eta Granadako Rondan hil zen, erbesteraturik.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.