Juan Bustamante

nafar margolaria

Juan Bustamante (XIV. - XV. mendeak) nafar pintorea izan zen.

Juan Bustamante
Bizitza
Jaiotza?
Herrialdea Nafarroa
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
Juan de Bustamanteren Deikundea, Kordoba, Museo de Bellas Artes.

Bizitza aldatu

Zizur Nagusiko erretaula platereskoa egin zuen (15341536) eta Uharteko San Joan elizako erretaula nagusia (1564). Gisa berean Etxauri, Galar eta Muniain herrietako elizetako erretaulak egin zituen.

Ezaugarriak aldatu

Joan Bustamanterengan ezaugarri az­pimarragarriak dira: marraz­kigin­tza mendera­tzea eta margo hunkigarrien konposaketa.

Konposaketek garai horretan hispaniar lantegietan bana­tzen ziren grabatuetan oinarriturikoak dirudite. Guru­tzetik Jai­stea mul­tzoaren­tzat, adibidez, eredu bat Marcantonio Raimon­di‑ren estanpan aur­kitu zuen. Guru­tzea sorbal­dan eramatearen eszena Zizur­ko erretaularen berdin‑berdina da. Bestal­de, Gizakundearen eta Jaio­tzaren efek­tu berezietan azal­tzen den maisuaren italiartasunez­ko estiloan ez dira oihar­tzun flamenkoak falta.

Lanak aldatu

Uharteko San Joan elizako erretaula nagusia aldatu

Honen lanik onenetako bat Uharteko San Joan Bataia­tzaileren errenazimentuko erretaularen margolan-mul­tzoa da. Ertilari honek, 1553ko testamentuan, erretaula hau ordain­tzeko falta ziren 120 dukatez hitz egiten du; eta Iturmendiko Katalina, margolariaren alarguna 1555ean parrokiarekin tratu bat egitera iri­tsi zen, eta, esa­ten duenaren arabera, lan hori 20 bat urte lehenago bukatu zen (c. 1535 edo 1536).[1]

Zizur Nagusikoaren garaikidea izan behar duen Uharteko erretaulak bere bigarren solairuan lau ohol ditu margoturik: Gizakundea, Mariaren Jaio­tza, Ager­kundea eta Elizan Sar­tzea; erdiko horma-hobian dagoen taila Birjinaren Koroa­tze da. Atikoan berriz, Nekez­ko Bidearen eta Guru­tzetik Jaisteari buruz­ko margolanak, Maria eta San Joanen artean Guru­tzil­tzaturiko Kristo baten tailaren saihe­tsean.

Zizur Nagusiko erretaula aldatu

Zizur Nagusiko erretaula, lau gorpu­tzeko eta bost kaletako erretaula da, eta hamabost ohol margotu erakusten ditu, izan ere, erdiko kalean erdiko hiru ni­txoetan eskulturak ditu. Aul­kian, Juan Bustamantek Nekal­diko bost eszena margotu zituen. Lehenbiziko gorpu­tzean, elizaren zaindari den San Andresen bizi­tza eta martiri­tza konta­tzen da; bigarrenean, Birjinaren bizi­tza; atikoko bi oholek al­de batean Santiago eta San Roke ager­tzen dituzte eta San Migel eta San Julian bestean.

Zizurren Joan Bustamanteren estiloan areagotu egiten da ukitu espresibista. Italiar eta Eskandinaviar ezaugarrien nahastea, konposaketa korapila­tsuenganako nolabaiteko zaletasunari eta per­tsonaien mugimenduari lotuta dago. Larritasun hau argi asko gel­di­tzen da aul­kian gara­tzen diren eszenetan. Beste bereizgarri ba­tzuk ere baditu Joan Bustamantek, margoen bizitasuna, eta gizonez­koen irudietan, zer­txobait behartutako jarreren al­derako zaletasuna, ba­tzuetan biz­karrez ikusten direlarik; gorputz indar­tsuak eta sakonuneak dituzten aurpegiak, eta baita Errenazimentu ondorengo al­dietan desagertuz joango den nolabaiteko horror vacuia ere.

Galarko erretaula aldatu

Agirietan ez azal­du arren, Galarko­ (Espar­tza) erretaulako margolanak Joan Bustamanterenak direla esan daiteke. Banku baten gainean (eskulturadunak) bi gorputz zuti­tzen dira, bost kale (eskulturak dituen erdikoa bar­ne delarik) eta hiru gorputz dituen atikoa. Denetara hamar dira margoturiko xaflak, Jesusen Haur­tzaroa, Done Ezteberen bizi­tza eta Nekal­diari buruz­ko gaiak dituztenak; margolan hauek 1945ean izan ziren zaharberrituak.

Estiloari dagokionez badira, perspek­tibaz­ko efek­tu interesgarrietan eta per­tsonaien aurpegi eta jarreretako larritasun biziekin nahasten diren hondo-ar­kitek­tura handietan isla­tzen diren italiar kerak.

Hau dena, oinarriz­ko margoen bizitasun-al­derako joerari loturik, Rogelio Buendiak gaineratu zuen Joan Bustamanteren ingurumarian koka­tzen dela obra, eta oso litekeena dela bere lantegian, izan ere irudiek ez baitute Uharte eta Zizur Nagusiko erretauletan maisuaren ezaugarriak dituzten manierista aurreko luzamendurik. Angulo Iñiguezek, aldiz, Joan Bosque margolariaren lana den (Nafarroako Museoan) Burlatako San Joan Bataia­tzailearen erretaulako margolanekin zerikusirik baduela dio.

Erreferentziak aldatu

  1. Margolana 804 dukat zahar eta zilarrez­ko 9 erreal eta erditan izan zen tasatua. Joan Bustamante berak margolanarekin batera egin zuen eskulturari buruzko tratuaz ez da ezer­txo ere esaten.