Josepha Landaburu
solas etxea edo kafetegia gobernatzen zuen
Josepha Landaburu Lopez de Aretxaga[1] (Gasteiz, 1700 - ?). XVIII. mendearen erdialdetik aurrera behintzat, gobernatu zuen Solas Etxea edo hiriko kafetegia, Hedegile kaleko bigarren etxesailean zegoena.
Josepha Landaburu | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Josepha de Landaburu |
Jaiotza | Gasteiz, XVIII. mendea (323/324 urte) |
Herrialdea | Araba, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | enpresaburua |
Bizitza
aldatuPedro Regalado Olabe Gamarrarekin ezkondu zen 1725ean.[1] Solas Etxeetan edariak eskaintzen ziren, kafea edo ardoa, karta jokoan, xakean, txanketean edo billarrean aritzen zen jendea, eta zer irakurri ere eskaintzen zen, egunkariak edota kazetak. Lagunarte eta kultura lekuak ziren, gai desberdinenak lantzen zirenak, eta hiriko azken albisteen edota edo hiriburutik iristen zirenen berri izan zitekeen bertan.[2]
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b Gasteizko Elizbarrutiaren Artxibo Historikoa. (1725-09-09). Ezkontza-agiria Gasteizko Elizbarrutiaren Artxibo Historikoan. (Noiz kontsultatua: 2018-02-20).
- ↑ Manzanos Arreal, Paloma. (2001). Vives Casas, Francisca ed. Emakumeak Vitoria-Gasteizen mendeetan zehar. Vitoria-Gasteizko Udala ISBN 84-95577-21-6..