Joseph Henry
Estatu Batuetako fisikaria (Albany, 1797 - Washington 1878). Gaztetan, erlojugile izateko ikasketak hasi zituen, baina berehala ekin zion zientziak ikasteari. Irakasle izan zen Albanyko eta Princetongo unibertsitateetan. Elektromagnetismoari buruz oso lan garrantzitsuak egin zituen, elektroimana hobetu zuen, eta milia bateko luzera zuen telegrafo-linea bat eraiki zuen. Hala ere, autoindukzioa aurkitu zuelako du fama eta ospea. Nazioarteko sisteman, induktantzia-unitateak haren izena du: henry (H). Gasak isurkaritan disolbatzeari buruzko legea aurkitu zuen: Henryren legea.
ErreferentziakAldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joseph Henry |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.