Josep Pintat i Solans
Josep Pintat i Solans (Sant Julià de Lòria, Andorra, 1925eko urtarrilaren 21a - Bartzelona, Katalunia, 2007ko urriaren 20a) andorrar politikaria izan zen.
Josep Pintat i Solans | |||||
---|---|---|---|---|---|
1984ko maiatzaren 21a - 1990eko urtarrilaren 12a ← Òscar Ribas Reig - Òscar Ribas Reig →
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Sant Julià de Lòria, 1925eko urtarrilaren 21a | ||||
Herrialdea | Andorra | ||||
Heriotza | Bartzelona, 2007ko urriaren 20a (82 urte) | ||||
Familia | |||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria eta enpresaburua | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | Conservative Party (en) |
Biografia
aldatuLehen ikasketak Andorrako eskola espainiar zein frantsesetan egin zituen. 1960an hasi zen politikan, Andorrako Gobernuko legebiltzarreko kide hautatu zuten urtean. 1963ra arte egon zen kargu horretan, eta, gero, Sant Julià de Lòriako alkate (1969-1970) izan zen. 1982an, berriro itzuli zen legebiltzarrera, eta, handik bi urtera, Andorrako Gobernuko lehendakari hautatu zuten, legebiltzarraren babesa galdu zuen Òscar Ribas Reig lehendakari ohiaren ordezko gisa. 1985eko hauteskundeen ondoren, berriro eskuratu zuen Pintatek lehendakari-kargua Andorrako legebiltzarreko (28 bototatik 27 eskuratu zituen). 1990ra arte izan zen lehendakari, eta bere agintaldian Europako Batasunarekiko elkarrizketetan nabarmendu zen nagusiki, Andorra hirugarren herri gisa ezagutuko zuen estatutua onar zedin. 1989an, merkataritza-hitzarmen bat sinatu zen bere ekimenez Andorraren eta Europako Batasunaren artean.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.