Josef Dostál (piraguista)

Josef Dostál (Praga (Txekiar Errepublika), 1993ko martxoaren 3a) piraguismoan lehiatzen den kirolari txekiarra da.[1]

Josef Dostál (piraguista)

Bizitza
JaiotzaPraga1993ko martxoaren 3a (31 urte)
Herrialdea Txekia
Familia
AmaEva Emingerová
Hezkuntza
Hizkuntzaktxekiera
Jarduerak
Jarduerakkayaklaria eta piraguista
Pisua115 kilogramo
Altuera2,02 metro
Jasotako sariak

Olympic.org: josef-dostal Edit the value on Wikidata

Olinpiar Jokoak aldatu

2012ko Udako Olinpiar Jokoetan, Londres 2012an (Londres), brontzezko domina lortu zuen, Txekiar Errepublikako taldearekin, K-4 1000 m modalitatean, 2.55,850ko denboraz, Australiako (urrezkoa) eta Hungariako (zilarrezkoa) taldeen atzetik sailkatuz. Kirolari hauek osatzen zuten taldea: Daniel Havel, Lukáš Trefil, Josef Dostál eta Jan Štěrba-k.

2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, Rio 2016an (Rio de Janeiro), berriro brontzezkoa irabazi zuen Txekiar Errepublikako taldearekin, K-4 1000 m modalitatean, 3.05,176ko denboraz, Alemaniako (urrezkoa) eta Eslovakiako (zilarrezkoa) taldeen atzetik sailkatuz. Hauek osatzen zuten taldea: Daniel Havel, Lukáš Trefil, Josef Dostál eta Jan Štěrba-k.
Zilarrezkoa ere irabazi zuen, oraingoan K-1 1000 m modalitatean, 3.32,145ko denboraz, Marcus Walz espainiarraren (urrezkoa) atzetik eta Roman Anoshkin errusiarraren (brontzezkoa) aurretik sailkatuz.

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), brontzezkoa eskuratu zuen, Radek Šlouf herrikidearekin batera, K-2 1000 m modalitatean, 3.16,106ko denboraz, Australiako bikotearen (urrezkoa) eta Alemaniakoaren (brontzekoa) atzetik.[2][3]

Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak aldatu

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2012 Londres
  Erresuma Batua
  K-4 1000 m,
gizonezkoa[4]
2016 Rio de Janeiro
  Brasil
  K-4 1000 m,
gizonezkoa[5]
2016 Rio de Janeiro
  Brasil
  K-1 1000 m,
gizonezkoa[6]
2020 Tokio
  Japonia
  K-2 1000 m,
gizonezkoa[7]

Erreferentziak aldatu

  1. «Josef Dostál» ICF, 2021-11-09an begiratua (Ingelesez)
  2. «Josef Dostál» olympedia.org 2021-11-09an begiratua(Ingelesez)
  3. «Josef Dostál» Olympics.com 2021-11-09an begiratua (Gaztelaniaz)
  4. "Piraguismoa, K-4 1000 m, emaitzak 2012" olympedia.org (Ingelesez)
  5. "Piraguismoa, K-4 1000 m, emaitzak 2016" olympedia.org (Ingelesez)
  6. "Piraguismoa, K-1 1000 m, emaitzak 2016" olympedia.org (Ingelesez)
  7. "Piraguismoa, K-2 1000 m, emaitzak 2020" olympedia.org (Ingelesez)

Kanpo estekak aldatu