Joseba Gallaga

Pala-jokalari profesionala (1928-2020)

Joseba Koldobika Gallaga Tierra, pilota arloan Gallaga izenaz ezaguna, (Begoña, Bilbo, 1928ko apirilaren 25a - 2020ko ekainaren 20a) pilotari profesionala izan zen. Pala jokalaria izan zen 1946tik 1971era arte, eta batzuen ustez palaren munduak bere historian izan duen irakaslerik onenetako bat izan zen gero.[1][2]

Joseba Gallaga
Bizitza
JaiotzaBegoña eta Bilbo1928ko apirilaren 25a
HeriotzaBilbo2020ko ekainaren 20a (92 urte)
Jarduerak
Jarduerakpala

Deportivo pilotalekuko lehen partidan jokatu zuen eta, batez ere, pala erakusten emandako 25 urteengatik izan zen ezaguna. 18 urterekin egin zuen palista profesional bezala debuta 1946ko otsailaren 13an Bilboko Euskalduna frontoian. Erretiroa, aldiz, beretzat horren berezia izan zen Bilboko Deportivo pilotalekuan egin zuen 1971ko azaroaren 17an. Izan ere, Errekalde zumardiko pilotalekuan jokatu zen lehen partidan jokatu zuen Joseba Gallagak 1967ko urriaren zortzian.[1]

Baina pilotari bezala egindakoengatik baino, Landatxueta eta Club Deportivo Bilbaoko pilota eskoletan egindako lan bikainagatik izango da gogoratua. Mende laurdena baino gehiago eman zuen gero profesional izatera helduko ziren gazte askori palan jokatzen erakusten.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. a b c Ormazabal, Jon. (2020-06-20). «Joseba Gallaga palista ohi eta irakasle handia hil da Bilbon 92 urterekin» naiz: (Noiz kontsultatua: 2024-05-08).
  2. «Bizkaiko Entzutetsuen Galeria. Kirolariak, Artistak, Idazleak» www.euskalmuseoa.eus (Euskal-Museoa): 28. (Noiz kontsultatua: 2024-03-20).

Bibliografia aldatu

  • AROCENA, A: El frontón de Zabalbide y los Begoñés. Vida Vasca aldizkaria. Bilbo. 1954. 31 zkia. 194-195; ALVAREZ, M: Bizkaitar entzutetsuen galeria. Kirolariak, artistak, idazleak. Euskal Museoa. Bilbo. 2013.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu