Joseba Díez Antxustegi

euskal politikaria

Joseba Díez Antxustegi (Araia, 1992ko urriaren 11), Euskal Herriko abokatu eta, 2019. urtetik aurrera, Euzko Alderdi Jeltzaleko Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkidea da.[1] Bere gaztaroan, Deportivo Alavés B futbol-taldeko atezain izan zen.[2]

Joseba Díez Antxustegi

Eusko Legebiltzarkidea

2020ko abuztuaren 3a -
Barrutia: Araba
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko XII. legealdia

Eusko Legebiltzarkidea

2019ko ekainaren 15a - 2020ko otsailaren 11
Ana Isabel Oregi Bastarrika
Barrutia: Araba
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko XI. legealdia
Bizitza
JaiotzaAraia1992ko urriaren 11 (31 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
(2010 - 2014) : Zuzenbidean lizentziatua
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, abokatua, futbol entrenatzailea eta futbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Deportivo Alavés2010 / 2011
 
Posizio edo espezialitateaatezaina
futbol atezaina
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea

Ibilbidea aldatu

18 urterekin EAJko kide bihurtua,[1] Zuzenbide Gradua egin zuen 2010 eta 2014. urteen artean, Euskal Herriko Unibertsitatean. 2014-2015 urteen artean, abokatutzara sartzeko gaitzen duen ikastaro ofiziala egin zuen Arabako Abokatuen Elkarte Ohoretsuan (AAEO). 2016. urtetik aurrera, eta hiru urtez, Gasteizko Udalaren zuzenbide-aholkularitzako aholkulari modura jardun du. 2019ko ekainaren 15etik aurrera, azkenik, EAJko Euzko Abertzaleak-Nacionalistas Vascos talde parlamentarioko legebiltzarkide da.[3]

2012-2016. urteen artean, halaber, EGI Arabako Herrialde Batzarreko kide izan da.[3]

2016ko otsailetik aurrera, gainera, finantza-erakunde batean dihardu eta, bere denbora librean, Deportivo Alavés-eko talde jubenil bateko entrenatzaile da.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. a b EAJ-PNV. «Joseba Díez - Eusko Legebiltzarrako hautagaia - EAJ - PNV» EAJ PNV (Noiz kontsultatua: 2020-07-19).
  2. «Joseba Díez - Ex-Deportivo Alavés B :: La Web del Fútbol Modesto ::» www.lapreferente.com (Noiz kontsultatua: 2020-07-23).
  3. a b «Eusko Legebiltzarra - Legebiltzarkideak eta organoak - Norberaren fitxa» www.legebiltzarra.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-23).
  4. Batzar, Euzkadi Buru. «Gure Legebiltzarkideak Joseba Díez» Eusko Legebiltzarra (Noiz kontsultatua: 2020-07-23).

Kanpo estekak aldatu