Jose Tasende

arte galerista

Jose Tasende, Jose Maria Diaz Tasende ofizialki, Nervion ezizenez ere ezaguna, (Bilbo, Bizkaia, 1932) pilotaria eta arte galerista da.

Jose Tasende
Bizitza
JaiotzaBilbo, 1932 (91/92 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakgalerista eta pilotaria
Izengoitia(k)Nervión

Biografia

aldatu

Erbestea

aldatu

Gerra zibila amaitutakoan, 13 urte zituela, Bilbo utzi eta amarekin Mexikon erbesteratu behar izan zuen. Bidaia, Magallanes izeneko itsasontzian egin zuten. Bidaia horretako bidaiaria zen baita ere Placido Domingo[1]. Hasiera baten Mexikoko Guadalajaran bizi izan ziren[2].

Pilotari

aldatu

Nerabezaroan Acapulcoko Palm Beach pilotalekuan Nervion ezizenarekin aritu zen pilotari modura lanean.

Galerista

aldatu

1965 urtean, pilotari izateari utzi eta arte galeria txiki bat ireki zuen Acapulcon Teddy Stauffer-ekin batera[2].

1973 urtean, San Diegoko La Jollan AEBtako arte galeria garrantzitsunetako bat dena ireki zuen, Tasende Gallery izenekoa. Besteak beste, Eduardo Chillida, Henry Moore, Isomo Naguchi, Roberto Matta, Marino Marini, Linn Chadwick, Giacomo Manzo, José Luis Cuevas, Mark di Subero eta Andrés Nagelen obrak ditu.

2015 urtean Bilboko Arte Ederren Museoari, dohaintzan, 34 artelan eman zizkion[3].

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) Intxausti, Aurora. (1988-05-08). «José Tasende» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-03-31).
  2. a b «Elkarrizketa» www.euskonews.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-31).
  3. (Gaztelaniaz) «El Bellas Artes se abre al 'arte absurdo' del vasco Andrés Nagel» ELMUNDO 2015-09-25 (Noiz kontsultatua: 2020-03-31).