Jose Maria Carrera

farmazialari, idazle

Jose Maria Carrera (Arrasate, 1836-Montevideo, 1909) euskal emigrantea Uruguain, Serapio Sierrarekin batera, Laurak-Bat lehen euskal etxearen sortzailea izan zen.

Jose Maria Carrera
Bizitza
JaiotzaArrasate, 1836
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaMontevideo, 1909 (72/73 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta farmazialaria

Biografia aldatu

Oso gazte Montevideora (Uruguai) joan zen. Han Fisika eta kimika ikasi zuen, beranduago Farmazia ikasketak egiteko. Uruguaiko Gobernuak Higieneko Kontseilu Nazionaleko kidea izendatu zuen eta postuan hamabost urte eman zituen. Montevideon farmazia bat ireki zuen eta, harekin lotuta, inprimategi bat. Inprimategian lan zientifikoak argitaratu zituen.

1876an, Serapio Sierrarekin batera, Laurak Bat Euskal Etorkinen Babeserako Elkartea sortu zuen. Hori izan zen munduko lehen Euskal Etxea. Elkartearen barnean Euskaro eremua sortzea bultzatu zuen. Halaber, pilotaleku bat, dantzarako plaza bat eta estropadetako pista bat eraiki ziren. 1886an inauguratu zen eremu hori. Zoritxarrez, zorrak handitzen joan ziren eta, azkenean, likidazioa egin behar izan zuten. Euskal Etxea itxi ondoren zezen-plaza izan zen. Dena dela, denborarekin, Laurak-Bat berriro ere berrantolatu zen eta egun bizirik dirau.[1]

Militante karlista sutsua, Karlos Maria Borboi Austria-Estekoa hautagaia, 1887an Uruguaira iritsi zenean, harrera egin zion; eta hark hala eskatuta, hautagaiak Argentinara egin zuen bisitaldian ere lagundu zion.[2]

Sierrarekin batera Uruguain Canal Zabala izeneko proiektua gauzatzen saiatu zen. Ideia Santa Luzia ibaiaren zati bat bideratzeko eta nabigagarri bihurtzea zen. Horrekin, beste helburu batzuekin batera, Montevideo hiria ura edangarriz hornitzeko eta elektrizitatea lortzeko asmoa zuten. Elkarrekin aurkeztu zuten kontzesio bat, gobernuaren oniritzia jaso zuena, baina Canal Zabala zeritzon proiektua ez zen inoiz egin.[3]

Obra aldatu

Liburu plazaratu zituen:

  • Especulaciones físico químicas
  • Consideraciones sobre la moderna teoría cinética
  • El servicio de agua potable en la ciudad de Montevideo, Serapio Sierrarekin batera (1891).[4]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu