Ireki menu nagusia

Jose Ignazio Larramendi

Jose Ignazio Larramendi Sorazu (Azkoitia, Gipuzkoa, 1786ko urtarrilaren 24 - Arrasate. Gipuzkoa, 1855eko martxoaren 23), euskal herritar musikaria izan zen.

Jose Ignazio Larramendi
Bizitza
Jaiotza Azkoitia1786ko urtarrilaren 24a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Arrasate1855eko martxoaren 23a (69 urte)
Jarduerak
Jarduerak musikagilea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijio-ordena Frantziskotar familia
Metodo de Canto llano. Jose Ignacio Larramendi

1786an jaio zen Azkoitian eta 1804an botoak egin zituen Arantzazun frantziskotar gisa. 1810ean klaustrotik atera zenean Tolosako organo-jole postua hartu zuen 1814an San Frantziskoren Komentura erretiratu zen arte. 1828an Arrasateko Koruko Bikarioa izan zen eta Arrasaten bertan hil zen 1855ean.

Musikari nekaezina izan zen. Kantu lauan aditua zen eta aipatutako kantu horretan konposatu zuen otoitza berria eta, era berean, Método Nuevo para aprender con facilidad el Canto Llano y la Salmodia metodoa inprimatu zuen Madrilen 1928an.

Hirurogeita hamabosten bat musika-lan gordeta daude. Genero erlijiosoaren atalean euskarazko hitzez sortutako gabon kantak nabarmentzen dira. Musika-tresnaz jotzekoen artean teklaturako eta musika bandarako konposatu zituen. Garai horretan bere musika-lanak leku askotan jotzen ziren, artxibo askotan gordetzen baitira gaur egun.

Kanpo estekakAldatu