Jose Elosegi
Jose Elosegi eta Martínez de Aparicio (Donostia, 1872ko apirilaren 11 - ?) gipuzkoar abokatu eta politikari kontserbadorea izan zen. Donostiako alkatea izan zen behin baino gehiagotan (1902-05,1925-27) eta senataria (1921-22, 1923).[1]
Jose Elosegi | |||||
---|---|---|---|---|---|
1925 - 1927
1902 - 1905 | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Donostia, 1872ko apirilaren 11 | ||||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||||
Heriotza | ezezaguna (152 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Polloeko hilerria | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria eta abokatua | ||||
Kidetza | Eusko Ikaskuntza | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | Alderdi Liberal-Kontserbadorea |
Biografia
aldatuDonostiako zinegotzi eta alkate izan zen 1902ko abenduaren 30etik 1904ko azaroaren 8ra bitartean, bere karguari uko egin zionean. Urte horretako azaroaren 25ean berriro alkate kargua hartu zuen, eta kargu horretan jarraitu zuen harik eta dimisioa onartu eta behin betiko utzi zuten arte 1905eko uztailaren 9an.
Politikoki, maurismoari atxikita, bi aldiz hautatu zuten senatari Gipuzkoan: lehenengoa 1921-1922 legegintzaldian eta bigarrena 1923an. Miguel Primo de Rivera jeneralak direktorio militar bat ezarri zuenean, Alfontso XIII.a erregearen laguntzarekin, zapuztu egin zen legegintzaldia.
1925ean, Primo de Rivera diktadoreak Donostiako alkate berria izendatu zuen Elosegi, eta 1927ra arte egon zen karguan, uko egin zion arte.
Donostiako hiribide batek 1960tik du izena.