Kalabaza tripontzia
Kalabaza tripontzia marrazki bizidunetako euskal film bat da, Juan Bautista Berasategik 1985ean egina.[1] Euskal Herriko ipuin eta kondaira tradizionaletako heroi eta pertsonaietan oinarritzen da.[2] Mito unibertsalak atzoko eta gaurko Euskal Herriko antzeztokietan.
Kalabaza tripontzia | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1985 |
Izenburua | Kalabaza tripontzia |
Jatorrizko hizkuntza | euskara |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | marrazki biziduneko filma |
Iraupena | 90 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Juan Bautista Berasategi |
Gidoigilea(k) | Koldo Izagirre |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Luis Goya |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Oskorri |
Argazki-zuzendaria | Jose Angel Lopetegi Juan Luis Landa |
Kalabaza tripontzia Donostiako Zinemaldian estreinatu zen, eta, kritikaren eta ikusleen harrera ona ez ezik, lehiaketako Ohorezko Aipamena ere jaso zuen.
Mugarria euskal animazioan
aldatuEuskarazko lehen animazio film luzea da.[3] Marrazkiaren estiloak antz handiagoa du Disney etxearen klasizismoarekin, urte horietan hain boladan zegoen japoniar marrazki bizidunarekin baino.
Ipuin bakoitzak estilo bat du, ez da, bada, narrazio-batasunik, ez eta estilo homogeneorik; aitzitik, alde grafiko nabarmenak dira ipuinen artean. Planteamendu-ugaritasun horrekin, estilo bakarraren aldeko apustuaren arriskua saihestu nahi zuen Berasategik. Ohartu zen Kalabaza tripontzia film aitzindaria zela, eta hainbat proba egin nahi zituen, estilo zehatz bat aukeratu aurretik.
Sinopsia
aldatuEspazioan dagoen satelite bibotedunak erakutsiko du Kalabaza Tripontziaren mundua. Mundu magiko honetan animaliak, Kukubiltxo, Tartalo, hitz egiten duen eraztun miraritsua, sua botatzen duen 7 buruko herensugea eta Galtzagorri bizi dira.
Garaiari kritika
aldatuMitologian zentratu arren, garaiko hainbat konturen aipamenak egiten dira. Hirigintzaren kritika ankerra dakusagu -Eibar erakusten da, herri kaotiko bat, non errepideak etxeen gainetik baitoaz-, eta, bestalde, euskal egoera politikoaren azterketa garratza egiten -hor dira zibilez jantzitako polizia tipikoak, adibidez, beren betaurreko beltzen atzean, udaletxeko herri-eztabaidan-. Ipuin horixe da inspirazio handikoena film osoan.
Ezaugarri teknikoak
aldatuZuzendaritza | Juan Bautista Berasategi |
Gidoia | Koldo Izagirre |
Ekoizlea | Luis Goya |
Produkzio-etxea | Jaizkibel |
Musika | Oskorri |
Animazioa | Jon Etxebeste, Jose Angel Lopetegi, Pedro Sestelo, Angel Gomez Espinosa, Carlos Varela, Juan Luis Landa eta Juan Ramon Arretxe |
Muntaia | Alberto Magan, Karmele Ortega |
Apainketa | Angel Gomez Espinosa |
Efektu bereziak | Jorge Rodriguez |
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Lotura Films » Kalabaza Tripontzia» loturafilms.eus 2021-07-12 (Noiz kontsultatua: 2023-03-07).
- ↑ Arzelus, Uxue. «Kalabaza Tripontzia» Zinea.eus 2015-03-25 (Noiz kontsultatua: 2024-09-29).
- ↑ Filma: "Kalabaza Tripontzia" - ERA. (Noiz kontsultatua: 2023-03-07).
Bibliografia
aldatu- Larrañaga, Koldo; Calvo, Enrique: Lo vasco en el cine (las películas), Donostia-San Sebastián, Euskadiko Filmategia/Filmoteca Vasca-Caja Vital Kutxa Fundazioa, 1997, 583 or.
- Miguel, Casilda de; Rebolledo Zabache, José Ángel; Marín Murillo, Flora: Ilusión y realidad. La aventura del cine vasco en los años ochenta, Donostia-San Sebastián, Filmoteca Vasca-Euskadiko Filmategia, 1999, 295 or.
- Roldán Larreta, Carlos: El cine del País Vasco: de Ama Lur (1968) a Airbag (1997), Donostia, Eusko Ikaskuntza-Sociedad de Estudios Vascos, Ikusgaiak-Cuadernos de Cinematografía, 3 zk., 1999, 407 or.
- Roldán Larreta, Carlos: Los vascos y el séptimo arte. Diccionario enciclopédico de cineastas vascos, Donostia-San Sebastián, Filmoteca Vasca-Euskadiko Filmategia, 2003, 351 or.
Kanpo estekak
aldatu- Lotura films webguneko fitxa.