Ireki menu nagusia

José Manuel Moraleda Montero (Pasai San Pedro, 1750 - Callao, 1810) gipuzkoar itsasgizon eta kartografoa izan zen.[1] Manuel Moraleda pilotuaren semea, Espainiako Itsas Armadak Cadizen zuen Errege Itsas-Eskolan ikasi eta Peruko Erregeorderrira bidali zuten. 1804an ontzi-teniente izendatu zuten.

José Moraleda
Bizitza
Izen osoa José Manuel de Moraleda y Montero
Jaiotza Pasaia, 1750
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Callao, 1810 (59/60 urte)
Jarduerak
Jarduerak itsasturia, kartografoa eta armadako ofiziala
Zerbitzu militarra
Adar militarra Espainiako Itsas Armada
Gradua ontzi-teniente
Firma de Jose de Moraleda.jpg

Manuel Girior erregeordeak oso estimu handian izan zuen, eta itsaso haietan nabigatzeko bere garaiko piloturik onenentzat zuen. 1787 eta 1788an Chiloéko uhartearen plano orokorra egin zuen, lurralde horretako portuetakoekin batera, eta hango ohitura, klima, historia, nekazaritza produkzio, biztanleen izaera eta abarri buruzko hainbat informazio eman zuen gainera, egoera ekonomiko eta soziala azaltzeaz gain.[2]

LanakAldatu

Moraledak bere egunkariak argitaratu zituen:

  • Viage al puerto del Callao o de Lima, en la urca afragatada del Rey, del porte de 40 cañones, nombrada Nuestra Señora de Monserrat, año de 1772
  • Viage de reconocimiento de las Yslas de Chiloé. Año de 1786, que relata sus comisiones en el archipiélago entre 1786 y 1790
  • Diario de la navegación desde el puerto de Callao de Lima al de San Carlos de Chiloé y de este al reconocimiento del Archipiélago de los Chonos y costa occidental patagónica comprendida entre los 41 y 46 grados de latitud meridional. Entre los años 1792 y 1796.
  • Diarios de los viages desde el puerto del Callao a los de Guayaquil y Panamá, y de estos al reconocimiento y demarcación de las costas de Veragua, Rica, Nicaragua y Guatemala, entre 1803 y 1804 en la costa de América Central.

ErreferentziakAldatu

  1. González-Ripoll Navarro, María Dolores (2000) Bolbora eta izarpean. Txurruka eta Ilustrazioko beste itsasgizon euskaldun batzuk Donostia: Untzi Museoa 104-110 or..
  2. untzimuseoa.eus


  Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.