Ireki menu nagusia

Jorge Lavelli (Buenos Aires, 1932) argentinar antzerki-zuzendaria da.

Jorge Lavelli
Jorge Lavelli.JPG
Bizitza
Jaiotza Buenos Aires, 1932 (86/87 urte)
Herrialdea  Argentina
Heriotza  (86/87 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak antzerki zuzendaria
Jasotako sariak
IMDb nm0491846

Jatorri italiarreko familia batean sortu zen Buenos Airesen. Beka bati esker iritsi zen 1960an Frantziara, eta han hartu zuen bizilekua betiko. Hasiera-hasieratik, testuaren antzerki baliokidea aurkitzen ahalegindu zen, gorputza, erritmoa, espazioa, alderdi plastikoa eta testua bera maila berean ipiniz. Besteak beste, W. Gombrowicz idazle poloniarra ezagutarazi, eta Fernando Arrabalen obrak antolatu zituen. Opera-alorrean ere lan egin zuen, eta Mozarten Idomeneo Kretako errege obraren antzezpena prestatu zuen 1975ean. 1988an, bere gain hartu zuen Parisko Colline Antzokiaren zuzendaritza. Antzerki modernoa bultzatu izan du beti, eta adierazpen-askatasun handia eta mundua ikusteko era bitxia duten egileekin lan egin du. Hala, García Lorcaren El público antzerki-lana estreinatu zuen, artista espainiarraren konpromiso soziala adierazten duen lanik adierazgarriena. Umore garratza, lotsagabea eta iraultzailea da Lavelliren modurik gogokoena, egile anitz eta ezberdinen bitartez munduari buruzko galderak adierazten dituena. Gaur egun, Le Mechant Theatre konpainiaren zuzendari da.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jorge Lavelli