Jone Martínez Palacios

Zientzia Politiko eta Administrazioa doktorea
Jone Martinez Palacios» orritik birbideratua)

Jone Martínez Palacios (Zorrotza, Bilbo, 1985eko abenduaren 13a) unibertsitateko irakaslea da. UPV/EHUan aritu da irakaskuntza eta ikerketa lanean 2011z geroztik. " Parte Hartuz " Ikerketa Taldeko kide da eta zenbait lan argitaratu ditu.[1][2]

Jone Martínez Palacios
Bizitza
JaiotzaBilbo1985eko abenduaren 13a (38 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea eta idazlea
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea

Inguma: jone-martinez-palacios

Biografia aldatu

Martínez Palaciosek Bartzelonan ekin zion ikerketa lanari, filosofia ekofeminista ezagutu ondoren. Honako esparruetan da aditua: Politika Konparatua (UPV-EHU, 2007-2009); Demokrazia Parte-hartzailearen eta Komunitate-Garapenaren Teoriak (UPV-EHU, 2007-2008); Sexu Diferentziaren Filosofia ( Bartzelonako Unibertsitatea, 2010-2011); eta Berdintasunerako politikak (Jaume I Unibertsitatea, 2009-2010). Ikerketa lan hori zenbait lekutan garatu du: Ikasketa Politikoen Institutua, Bordelen; Paris VIII Unibertsitatean; Ingurumen Gatazken Dokumentazio Zentroa, Erroman; eta Institute of Women´s Studies, Ottawan (Kanada). Gaur egun "Parte Hartuz" ikerketa taldearen kide da.[3]

Prozesu parte-hartzaileen eta demokraziaren gainean idatzi dituen lan eta liburuetan, Martínez Palaciosek ikuspuntu feministatik aztertu ditu demokrazia parte-hartzaileari buruz egin diren formulazio teoriko, moderno eta garaikide behinenak, identifikatu eta azaltze aldera arreta gutxi jaso ohi diren alderdiak, hala nola, emakumeen indibidualizazio printzipioa, espazioen eta lanpostuen genero banaketa, edo parte-hartze sozialaren ereduaren definizioa bera.[3] Haren idatzietan defendatu du menderatze-ardatz batzuek (generoa, arraza, maila soziala, adina,...) eragina dutela partaidetzan; era berean azaldu du generoak zelako eragina eta zer harreman mota duen beste egitura batzuekin, esaterako adinarekin, partaidetza gauzatzeko moduetan.[4] Paralelismo baten kontzeptua azaleratu du sakontze demokratikoaren formei buruzkoa; batetik, demokrazia parte-hartzailearen teoria generalista eta, bestetik, teoria feminista, ez esentzialista.[5]

2018an Ez zaitez urduri liburua argitaratu zuen, eta bertan hartu zituen abiapuntu liburuaren izenburua bera eta antzeko esamoldeak, beraiek aztertu eta erakusteko nola erabili izan diren gailu gisa erradikalismoa, transgresioa, sormena eta bestelako izaerak desaktibatzeko. Lasaitasunari eta baretasunari kontrajarri ohi zaie urduritasuna eta, horretan oinarrituta, azaldu du nola espazio publikoan, politikan edo idazlanetan birtutea lotu izan den zenbait adjektibo edo egoerarekin, hala nola lasaitasuna eta baretasuna. Pentsamolde hori antzinako filosofia-tradizioaren zorduna da, zeinetan baretasuna birtutetzat jo eta beste kontzeptu batzuekin agertzen den, alegia, gizona, arrazoimena, ekintza edo espazio publikoa. Aitzitik, beste tasun batzuei birtuosismo gutxiago aitortzen die: feminitatea, geldotasuna edo emozioa. Adibide eta anekdotak eskainita azaldu du Martínez Palaciosek nola erabili izan den urduritasuna desaktibazio mekanismo gisa.[6]

Liburuak aldatu

  • Martínez-Palacios, Jone 2018. Ez zaitez urduritu. ISBN: 8491720618 ISBN-13: 9788491720614. Pamiela: Nafarroa (1-112 or.).
  • Amezagarekin Josu, Larrinaga, Ane eta Madinabeitiarekin, Alba; Martínez-Palacios, Jone 2018. Unibertsitate sistemaren ekarpena euskal gizartea eraldatzeko (EU / ES): ISBN: 978-84-9082-957-8. EHUko Erredakzio Zerbitzua, Leioa. Eskuragarria hemen: https://addi.ehu.es/handle/10810/30919
  • Martínez-Palacios, Jone (Coord). 2017. urtea. Feminismoetatik parte hartu. Absentziak, kanporatzeak eta erresistentzia. ISBN: 9788498887853. Icaria. Bartzelona (1-350 or.).
  • Martínez-Palacios, Jone (Coord). 2017ko Berrikuntza Demokratiko Feministak. Dykinson. Oñatiko Lege Soziologiaren Nazioarteko Institutua: Madril (1-250 orr.). ISBN: 978-84-9148-184-3.
  • Martínez-Palacios, Jone. 2012. Sozio ingurumen gatazkak eta sozio ingurumen demokrazia (Socio-Environmental Conflicts and Environmental Democracy). ISBN: 978.84.777.397.9. Herri Administrazioen Euskal Institutua (IVAP). Eusko Jaurlaritza: Oñati (1-532 or.).
  • Martínez-Palacios, Jone (Bergantiños, Noemi; Ibarra, Pedro). 2011. Herritarren parte hartzea, kultura politikoa eta iraunkortasuna. ISBN: 978-84-96913-34-9: Egiteko: Madril (1-231 or.).

Erreferentziak aldatu

  1. «Jone Martinezen web orria - cpa - Politika eta Administrazio Zientzia Saila - UPV/EHU» cpa (Noiz kontsultatua: 2020-12-10).
  2. «Los Encuentros EMEP sobre participación debaten este jueves en Condestable acerca de la praxis feminista para la profundización democrática» Ayuntamiento de Pamplona (Noiz kontsultatua: 2020-12-10).
  3. a b «FES - Federación Española de la Sociología» fes-sociologia.com (Noiz kontsultatua: 2020-12-10).
  4.  doi:10.5565/rev/papers.2319. ISSN 2013-9004..
  5. Palacios, Jone Martínez. (2015). «¿Le importa el sexo a la democracia participativa?» Revista de estudios políticos (168): 151–174. ISSN 0048-7694. (Noiz kontsultatua: 2020-12-10).
  6. Lozano, Maite Asensio. ««Baretasuna botere kontu bat da, eta merkatu bat dauka»» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-12-10).

Kanpo estekak aldatu