Ireki menu nagusia

Jon Mantzisidor

komikigile eta musikaria

Jon Mantzisidor, Jon Mantxi bezala ezaguna (Zumaia, 1973ko apirilaren 19a) komikigile eta musikari gipuzkoarra da. Musikari gisa aritu da hainbat taldetan, besteak beste Billy Bao, Karidadeko Benta, Gora Japon eta Urretabizkaia Txaranga taldeetan. Horrez gain musika inprobisatua lantzen du bakarka zein beste artistekin kolaborazioan (Mattin, MIguel A. García, Ibon RG, Héctor Rey, Oier Iruretagoiena, Fernando Ulzión, eta abar). Komikigile gisa, hainbat hedabidetan argitaratu ditu bere komiki-tirak; besteak beste Euskaldunon Egunkaria, Berria, El Diario Vascoren Zabalik gehigarrian, Ostiela!, Baleike, The Balde, Nabarra,... 1997 eta 2007 artean argitaratutako komiki zinta laburrekin komiki-liburua argitaratu du, Ia Dena izenekoa (2007). Tartean inoiz argitaratu ez ziren ale batzuk ere badaude. Helduentzako komikia da, bertan eguneroko gaiak ikuspegi pertsonal batetik lantzen ditu, ironia eta absurdoa baliatuz[1][2].

Jon Mantzisidor
Bizitza
Jaiotza Zumaia1973ko apirilaren 19a (46 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak marrazkilaria, komikigilea eta musikaria

LanakAldatu

KomikigintzaAldatu

  • Izaki Unizelularra eta bere lagunak . BALEIKE, 2001. ISBN: 84-607-2887-0. L-G: 773/01
  • Ia dena (Autoekoizpena, 2007) ISBN 978-84-613-0127-0

DiskografiaAldatu

  • Karidadeko Benta-Karidadeko Benta-(CD) 2003. Gaztelupeko Hotsak. GH-061. L-G: D-344/03
  • Amorr Amore - Karidadeko Benta (CD) 2004. Gaztelupeko Hotsak. GH-076. L-G: D-792/04
  • San Quirico-Karidadeko Benta (CD) 2006. Gaztelupeko Hotsak. GH-109.
  • Lehen munduaren azkena - Karidadeko Benta-(DVD) 2008. Baleike. L-G: SS-1261-2008
  • Hotsak dantzan–Karidadeko Benta+ZZEE-(CD) 2007. Gaztelupeko Hotsak. GH: 128. L-G: D-1676/07
  • Gora Japon 1 - Gora Japon- (CD)
 2008. Bidehuts. BH 005CD. L-G: D. 1227/2008 
  • Gora Japon 2 - Gora Japon-(CD)
 2013. Bidehuts. BH030 L-G: SS-1606-2013
  • Bedeinkatua- Gora Japon + ZZEE-TXINAURRIAK-MIKEL LABOARI IKASITAKO KANTUAK(2LP) 2010. Bidehuts. BH13. L-G: SS. 286-2010
  • Hamabost-Gora Japon+ZZEE-MIRAILAK (LP-CD) 2017. Bidehuts. BH042

ErreferentziakAldatu

  1. «Ia dena hankaz gora» Argia . Noiz kontsultatua: 2019-06-20.
  2. Komik 10 : Euskal komikia azkeneko hamarkadan = El Cómic vasco de la última década Donostia Kultura LG 2009 ISBN 9788489668768 PMC 863204684 . Noiz kontsultatua: 2019-06-20.

Kanpo loturakAldatu