Jon Gisasola

mallabiar herri kirolaria

Jon Gisasola Zenikazelaia "Zelai V.a" (Mallabia, Bizkaia, 1999ko otsailaren 9a) herri-kirolaria da, harri-jasotzailea.[1]

Jon Gisasola

Bizitza
JaiotzaMallabia1999ko otsailaren 9a (25 urte)
Herrialdea Bizkaia
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkirolaria

Facebook: jon.gisasolazenikazelaia Instagram: jongiisasola Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Learreta-Markina eskolan ikasi zuen. Herri kirolen munduan jaio eta hazitakoa da. Familiatik datorkio herri kiroletarako zaletasuna, betidanik ikusi baitu etxean. Harri-jasotzen ibilia da aita, Jose Antonio Gisasola (Zelai I.a). Agustin Gisasola (Zelai II.a) osaba, batez ere aizkoran aritu da. Karmele Gisasola Zenikazelaia (Zelai III.a) arreba du eta harrijasotzen ibiltzeaz gain, Ingude-jasotze, txinga eramate, aizkoran eta trontzan ere aritzen da. Ioritz Gisasola Agirregabiria (Zelai IV.a) lehengusua, besteak beste, aizkoran aritzen da.

Pentatloi ibilbidea

aldatu

2018an herri kirolen banakako pentatloi txapelketa berreskuratu zenetik, Herri kirolekiko ikusminak gora egin du eta urteroko hitzordu bihurtu da. Kirolariak diziplina askotan beharrean ipintzea arrakasta formula izan da. Olatua aprobetxatuz, zenbait aldaera sortu dituzte eta Euskadiko binakako txapelketa da euretariko bat.

 
Jon Gisasola, Xabier Zaldua eta Ioritz Gisasola, 2021

2021ean Durangaldeko Jon Gisasola eta Ioritz Gisasola Binakako Pentatloi finalerdietan lehen postuan sailkatu ziren.[2] 12 bikotek parte hartu zuten finalean eta txapeldunordeak izan ziren.[1] Bikoteak pentatloi txapelketaren errege (Euskadiko banakako hasierako hiru txapelketa irabazitakoa) Xabier Zaldua zumarragarra izan zuen entrenatzaile. Aurretik zuten harremana. Zalduak banakako pentatloian parte hartzen hasi zenean, harri-jasotzen hobetu nahi zuenez, Zelai I.ari (Jose Antonio Gisasolari, Jonen aitari) eskatu zion laguntza. Zaldua Mallabira sarritan etortzen zenez, hartu-eman itzela sortu zen berarekin. Zaldua entrenatzaile izateak lehengusuei asko erraztu zien lana. Laguntza handia izan zen: trantsizioak zelan egin, zailtasun bakoitzaren aurrean zelan jokatu…[1]

Bikote bakoitzaren lanak hauexek izan ziren: 20 altxaldi 100 kiloko bolari, giza proban plaza bana, kanaerdiko enbor bi moztu aizkorarekin, sei plaza txingak eskuetan hartuta, eta kilometro bi korrika. Bikoteko kide bakoitzak lan minimo bat egin behar zuen proba bakoitzean. Lehengusuen kasuan, bakoitzak bere espezialitatean aritu zen gehien: Ioritz aizkorarekin eta Jon harri-jasotzen. Giza proban eta txinga eroaten lan berdina egin zuten: plaza bana eta hiru eramanaldi bakoitzak, hurrenez hurren. Azkenik, Jonek 800 metro korrika, eta Ioritzek 1200 metro.

2022ko irailean Bakarkako V. Pentatloian 12 partaide izan ziren. Horietako 8 partaide urtean zehar eskuratutako lorpenekin pasatu ziren finalera, (Jon Gisasola Zelai V.a, Beñat Amade, Julen Kañamares, Aritz Irazabal, Julen Gabirondo, Iñaki Errazkin, Joseba Otaegi eta, Andoni Iruretagoiena Izeta VI (2021eko txapelduna) pasatu ziren. Bestalde kanporaketa jokatu ondoren sailkatu ziren (Ioritz Gisasola edo Zelai IV.a, Aitzol Atutxa, Jokin Urretabizkaia Basozabal eta Xabier Zaldua (hasierako hiru edizioetako txapelduna)).[3]

 
Jon Gisasola eta Ioritz Gisasola IV. Pentatloirako gertu, 2023.06.08

2023ko ekainaren 11n IV. Binakako Euskal Pentatloia jokatu zuen Ioritz Gisasola lehengusuarekin Tolosako zezen plazan. Durangaldeko lehengusuek bikote hauexek izan zituzten lehiakide: Andoni Iruretagoiena-Xabat Olaizola, Xabier Zaldua-Aratz Mugertza, Julen Gabirondo-Beñat Telleria, Aritz Irazabal-Beñat Amade eta Julen Kañamares-Jagoba Otaegi. Hauxek izan ziren gizonezkoen lehia horretan osatu beharreko lanak: Harriari 40 jasoaldi, giza-proban lau plaza, aizkoran lau kanaerdiko, txinga-eramaten zortzi plaza eta korrika lau kilometro.[4]

2023ko Binakako Pentatloiaren IV. edizioan Julen Gabirondo eta Beñat Telleria izan ziren txapeldunak, 36 minutu eta 35 segundutan lanak beteta, inoizko marka onena egin zuten.[5]

Palmaresa

aldatu
  • 2021-2022 Bizkaiko txapelduna harri jasotzen
  • 2021ean Euskadiko Binakako Pentatloian Binaka 2. postua finalean eta kanporaketan 1. postua, Txapelduna. Ioritz Gisasola lehengusuarekin batera.[1]
  • 2020an Mallabiko harri jasotze txapelketan 2. postua, Txapeldunordea.
  • 2019an Euskadiko Binakako txapelduna harri jasotzen Jokin Eizmendirekin batera
  • 2018an Euskal Banakako Pentatloian 4. sailkatu zen.[6]
  • 2017, 2018 eta 2019an Euskadiko 21 urtez azpiko txapelduna harri jasotzen.
  • 2017an Castillako harri jasotze txapelketa 1. postua, Txapelduna.

Pentatloia, herri kirolen berreskurapena

aldatu

Banakakoa

aldatu

28 urte egin gabe egon ondoren, 2018an berriz ekin zitzaion banaka Pentatloia ospatzeari. Lehen berrekitaldian 5 lagunek parte hartu zuten, kopuruak gura eginda, 2022an 23 partehartzaile izan ziren. Bi edizio beranduago hasi zen emakumezkoena ere bai.

Egin beharreko lanak hauexek dira: 100 kiloko harria 10 aldiz altxatu, giza-proban 400 kilo eraman, 2 enbor kanaerdikoaeta 45 ontzakoa, 50 kiloko txingekin 3 palaza bete, eta kilometro bat korrika.[5]

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu