Joiki arrunta (Clavariadelphus pistillaris, sinonimoa: Clavaria pistillaris) Clavariadelphaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Erdipurdiko jangarria, bere zapore garratzagatik. Nahiko arrunta da Euskal Herrian.

Joiki arrunta
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaGomphales
FamiliaClavariadelphaceae
GeneroaClavariadelphus
Espeziea Clavariadelphus pistillaris
Donk, 1933
Mikologia
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Deskribapena aldatu

Karpoforoa: 8 eta 20 cm arteko altuera eta 2 eta 6 cm arteko lodiera, borra itxurakoa, batzuetan luzea, beste batzuetan motza eta lodia, goiko aldea obalatua edo zerbait lautua; kolorea horixka edo okre zurbila, zahartzean lehoi kolorera edo gorrixka izatera pasatzen da; hasieran azala leuna du, gero zimurra eta luzetara ildaskatua.

Himenioa: Karpoforoaren azalera estaltzen du.

Hanka: Karpoforoaren luzapena da eta mehetuaz doa oinarrirantz. Batzuetan zuzena da, baina oro har, bihurria edo uhindua izaten da.

Haragia: Hasieran irmoa eta trinkoa, zuria, ebakietan gorri-ardo kolorekoa bihurtzen da, zahartzean kotoikara eta harroa. Usain berezirik gabea eta zapore garratz samarrekoa.[2]

Etimologia: Clavaria terminoa latinetik dator, "clavarius" hitzetik, eta borra, iltze, esan nahi du. Pistillaris epitetoa latinetik dator, "pistillun" hitzetik, eta almaizaren borra, esan nahi du. Bere formagatik.

Jangarritasuna aldatu

Jangarri erdipurdikoa. Egositako ura botatzea komeni da, mingostasuna ahal den neurrian kentzeko.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Clavariadelphus truncatus delakoarekin, baina honek zapala edo zapaldurik dauka goiko aldea eta haragia gozoa du.[4]

Sasoia eta lekua aldatu

Udazkenean, pagadietan batez ere, bakarka edo taldeka, baina ez sortatan.[5]

Banaketa eremua aldatu

Europa, Ipar Amerika.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak. Litografía Danona s. coop.ltda., 52 or. ISBN 84-7173-211-4..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 440 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 550 or. ISBN 84-404-0530-8..
  5. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 609 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..

Kanpo estekak aldatu