John Surtees (Tatsfield, Kent, Ingalaterra, 1934ko otsailaren 11Londres, 2017ko martxoaren 10a) pilotua izan zen. Automobilismoko eta motoziklismoko munduko txapeldun izatera iritsi den historiako pilotu bakarra da.

John Surtees

(1964)
Bizitza
JaiotzaTatsfield (en) Itzuli1934ko otsailaren 11
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaSt George's Hospital (en) Itzuli2017ko martxoaren 10a (83 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: arnas gutxiegitasuna
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerak1 Formulako gidaria, motoziklista eta sporting director (en) Itzuli
Enplegatzailea(k)Surtees (en) Itzuli
Racing Steps Foundation (en) Itzuli
Jasotako sariak

Facebook: In-Memory-of-John-Surtees-CBE-MBE-OBE-1934-2017-170713899655616 Discogs: 2406160 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

 
John Surtees gaur egungo argazki batean (Dunsfold, 2012).

1950 ondorengo urteetan, sidekar-probetan parte hartzen hasi zen. 1956an, MV Agusta etxeak kontratatu zuen, eta urte hartan bertan Man uharteko Tourist Trophy ospetsua eta 500 cm3-koko Munduko Motoziklismo Txapelketa irabazi zituen. 1957an bigarren atera ondoren, 1958, 1959 eta 1960an berriro irabazi zuen Munduko Txapelketa, 500 cm3-koko probetan ez ezik baita 350 cm3-kokoetan ere. Guztira 38 sari handi irabazi zituen (hogeita hiru 500 cm3-koko probetan eta hamabost 350ekotan).

1960an, motoziklismoa utzita, 1 Formulako probetan parte hartzen hasi zen. Lotus taldearekin egin zuen debuta, eta Ferrari taldean aritu zen gero. Azkeneko talde horrekin munduko txapeldun atera zen 1964an. Bi urte geroago, bigarren geratu zen, Jack Brabhamen atzetik. 1969an, BRM taldeak kontratatu zuen, baina bere taldea sortu zuen berehala. 1972an utzi zituen lasterketak, automobilismoan guztira sei sari handi irabazi ondoren.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: John Surtees