John Mills (entziklopedialaria)

John Mills (c.1717 - c.1794) L'Encyclopedieren entziklopedialari bat izan zen. Nekazaritza kontuez arduratutako idazle ingelesa, Frantziara joan ondoren André Le Bretonek L'Encyclopedie Gottfried Sellusekin, Halle eta Göttingenen irakasle izan eta Herbehereetan bizi ondoren Parisen bizitzen jarri zen Gdańskeko hiritar bat zenarekin zuzentzea proposatu zion.

John Mills (entziklopedialaria)
Bizitza
JaiotzaIngalaterra, 1717
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
Heriotza1794 (76/77 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea
KidetzaRoyal Society

Sellius eta Millsen lana, hasiera batean, Ephraim Chambersen Cyclopaediako artikuluak frantsesera itzultzea zen. Alabaina, Millsek frantsesari buruz zuen ezagutza oso urria zen. André Le Breton editorea oso nahigabetuta zegoen Millsen lanarekin, eta hau fisikoki jotzera iritsi zen. Millsek salatu egin zuen, baina epaileak erasoa Millsen ganoragabekeriak eragin zuela erabaki zuen, eta kargurik gabe aske utzi zuen editorea. Mills Denis Diderotek ordezkatua izan zen.


Biografia
Ingalaterra
Artikulu hau Ingalaterrako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.