John Frum (edo John From) Kargo kultuetako profeta da Vanuatuko Tanna uhartean. Dirudienez Bigarren Mundu Gerran uhartera iritsi zen estatubatuar bat litzateke eta jendeak berak esandakoak jarraitzen hasi zen. Batzuetan beltza da eta beste batzuetan txuria.

Banderen igoera John Frumen egunean

1930eko hamarkadan Kargu Kultuen barruan sortu zen erlijioa. Gaur egun ez dakigu espontaneoki jaio zen zerbait den edo apropos sortu zen sinesmen bat den. Ziurtzat har daiteke Ameriketako Estatu Batuetan ez dela "John Frum" izeneko inor existitzen. Beste teoria batek dioenez Tannako Sulfuroen Badiaren inguruan Kerapenmun izeneko jainkoa gurtzen zuten, John Frumen balizko itxuraren oso antzekoak. Manehivi izeneko batek John Frum ezizena erabiltzen jendeari etxeak, arropak, janaria eta garraioa emango ziela zin egiten. Garai berri bat etorriko zela ere esan zuen, misiolarien desagerpenarekin batera. Honen eraginez Vanuatuar askok bere bizitza okzidenetala utzi eta jatorrizko ohituretara itzuli ziren, dirua alde batera utziz eta krisi sakona eraginez.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu