John Dudley
John Dudley (Londres, 1502 - 1553ko abuztuaren 22a) ingeles politikaria izan zen. Henrike VIII.aren agindupean frantsesen eta eskoziarren aurka borrokatu zen. Alderdi protestanteko buruzagietako bat izan zen, eta Henrike erregearen agintaldiko azken urteetan eragin handia izan zuen Dudleyek. Gogor zigortu zituen nekazarien matxinadak (1549). Eduardo VI.a errege gaztearengan ere gero eta eragin handiagoa izan zuen, eta Joana Grey bere besoetakoa Erreinuko ondorengo izendarazi zuen. Erregea, aldiz, gazterik hil zen, eta erregina izendatu berriaren aurka altxatu zen herria. Dudley eta Joana Grey hiltzera zigortu zituzten.
John Dudley | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Barrutia: Kent (en)
Barrutia: Staffordshire (en) | |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotza | Londres, 1504 | ||||||||
Herrialdea | Ingalaterrako Erresuma | ||||||||
Heriotza | Londres, 1553ko abuztuaren 22a (48/49 urte) | ||||||||
Hobiratze lekua | Church of St Peter ad Vincula, Tower Hamlets (en) | ||||||||
Heriotza modua | heriotza zigorra: burugabetzea | ||||||||
Familia | |||||||||
Aita | Edmund Dudley | ||||||||
Ama | Elizabeth Grey | ||||||||
Ezkontidea(k) | Jane Dudley | ||||||||
Seme-alabak | |||||||||
Haurrideak | ikusi
| ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Hizkuntzak | ingelesa | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | politikaria | ||||||||
Enplegatzailea(k) | Cambridgeko Unibertsitatea | ||||||||
Jasotako sariak | |||||||||
Kidetza | English Reformation Parliament (en) | ||||||||
Gradua | jeneral | ||||||||
Erreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: John Dudley |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.