Johan Jongkind

margolari nederlandarra
Johan Barthold Jongkind» orritik birbideratua)

Johann Jongkind (Lattrop, Overijssel, 1819ko ekainaren 3a - Saint-Égrève, 1891ko otsailaren 9a) Herbehereetako margolaria eta grabatzailea izan zen. Haren paisaia txiki informalek holandar paisaia-pintoreen tradizioari jarraitzen diote. Inpresionismoaren aitzindari izan zen Herbehereetan. Berak hedatu zuen Holandako margolariek bereizgarri duten argiaren trataera bitxia.

Johan Jongkind

Bizitza
JaiotzaLattrop (en) Itzuli1819ko ekainaren 3a
Herrialdea Herbehereetako Erresuma
Lehen hizkuntzanederlandera
HeriotzaLa Côte-Saint-André1891ko otsailaren 9a (71 urte)
Familia
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
HeziketaHaagsche Teekenacademie (en) Itzuli
Hizkuntzaknederlandera
Irakaslea(k)Andreas Schelfhout
Eugène Isabey
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, marrazkilaria eta grabatzailea
Lantokia(k)Apeldoorn (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Jongkind‏, Johan Barthold eta Jongkind, Jean Berthold
Genero artistikoapaisaia margolaritza

Musicbrainz: 998c3400-2e8b-4c95-9864-41a288712dc4 Discogs: 2304421 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Hagan hasi zen paisaia-margolaritza lantzen. 1846an Parisa joan zen, eta generoko margolariekin jardun zen han lanean. Parte hartu zuen 1848ko Erakusketan, eta baita 1852koan ere. Azken horretan domina bat eman zioten. Jongkinden lanak Camille Corot eta Charles-François Daubignyren koadroekin batera jarri zituzten ikusgai, baina Jongkind hurbilago dago giroa bereziki zaintzen zuten XVII. mendeko holandar paisaia-pintoreengandik, bere garai bereko frantses margolariengandik baino. Sena ibaiaren ertzeko eszenak margotzen zituen, Parisko auzo zaharrak, Normandiako itsasertza, eta Holandako ubideak.

1863an, Erakusketa Ofizialean atzera bota zutelarik, Salon des Refusesera (Ukatuen Erakusketara) jo zuen, eta han Claude Monet ezagutu zuen, inpresionismoaren aitzindaria. Monetek asko ikasi zuen Jongkingden eguratsa margotzeko modutik, eta haren argien eta islen efektuen azterketatik. Pissarro eta Sisley margolarien maisua ere izan zen.

1878an Isèren hartu zuen Jongkindek bizilekua, eta hantxe margotu zituen ospea eman dioten paisaiak. Ilargi izpiak agertzen direnak ditu bere lanen artean onenak. Lanik aipagarrienetako batzuk Ilargiaren argia Parisen, Holandako ubidea ilargitan, Harfleurgo kaia eta Havreko oroitza dira.

Grenoble ondoko Saint-Égrèveko eroetxean hil zen, 1891ko otsailaren 9an, alkoholak gaixotuta. La Côte-Saint-Andrén dago lurperaturik.

Iruditegia aldatu

  Irudi bat handitzeko, klika ezazu gainean.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Johan Jongkind