Joemak eta polasak
Joemak eta polasak Iñigo Astizek idatzitako haurrentzako poema liburua da. Lehen argitaraldia 2019an egin zuen Elkar argitaletxeak, Maite Mutuberria ilustratzaileak egindako marrazkiekin. Egileak dio liburu hau edozein adinetarako dela[1]. Elkar argitaletxeko Antxiñe Mendizabalen arabera, «ume listoentzako edo heldu tontoentzako poema liburua» da[2].
Joemak eta polasak | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Iñigo Astiz |
Argitaratze-data | 2019 |
Izenburua | Joemak eta polasak |
Ilustratzailea | Maite Mutuberria |
Argitaletxea | Elkar |
ISBN | 978-84-9027-968-7 |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | euskara |
Historia | |
Jasotako sariak |
Poemak
aldatuHona hemen liburua osatzen duten poemak:
- Oligrafo bat nola sortu
- Deskubrimendua
- Sei
- Igogailuan
- Kangurua eta arkakusoa
- Botila itsasoan
- Puskak
- Zonbiak
- Duelua
- Orbelagatik balitz
- Behia
- Karakola
- Jakintsua
- Ura
- Lainoa
- Oesteko eszena
- Estralurtarra
- Kontrako norabidean
- Tinta
- Dortoka txikia
- Eltxoa
- Puzlegilea
- Nekatu
- Hondar alea
- Bidaia
- Zapping
- Eta ñan
- Perspektiba
- Globoa
- Garbi
- Apoa eta igela
- Arrantza
- Xaboi burbuilen artista
- Tonto-tonto
- Itzalak
- Deskuidua
- Kontuz, margotu berria
- Kamuflatuta
- Pospoloa
- Paisaia euliarekin
- Mamua
- Tristura
- Txoriak txoriak
- Ardingarra
- Momia
- Katua piano gainean
- Tan ra me bre
- Gauza serioak
Iñigo Astizek hainbat urte behar izan zituen poema hauek idazteko. Lagun batek umea eduki zuenean, haurrentzako poema gehiago idazten hasi zen[2].
Marrazkiak
aldatuMaite Mutuberriak marrazki guztiak egin zituen korserik gabe: «Neure buruari hitz eman nion ez nuela 'ondo' marraztuko, baizik pozik eta gustora»ю Poema bakoitzak bere marrazki bat dauka. Marrazki batzuek bi orrialde hartzen dituzte[1].
Sariak
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ a b Larretxea, Oihane. «‘Joemak eta polasak’, jolasteko poema liburua» Naiz 2019-11-27 (Noiz kontsultatua: 2023-10-18).
- ↑ a b Gurrutxaga Uranga, Amagoia. «Jolasak konkistatutako eremua» Berria 2019-11-28 (Noiz kontsultatua: 2023-10-18).
- ↑ «Iñigo Astizek irabazi du aurtengoan HGL saria Joemak eta Polasak liburuarekin» Goiena.eus 2020-10-13 (Noiz kontsultatua: 2023-10-18).