Joel Parkinson

surflari australiarra

Joel Leslie Parkinson (Nambour, Queensland, 1981eko apirilaren 10a) australiar surflaria da.

Joel Parkinson

Bizitza
JaiotzaNambour (en) Itzuli1981eko apirilaren 10a (43 urte)
Herrialdea Australia
Jarduerak
Jardueraksurflaria

joelparko.com
IMDB: nm2753298 Facebook: Joel-Parkinson Twitter: joelparko Edit the value on Wikidata

Txikitan hasi zen surfa egiten aitaren surf taularekin, eta bere lagun eta eskolakide Mick Fanningekin hasi zen lehiatzen. Estilo propioa hartu zuen eta munduko txapelketako Billabong proba bat irabazi zuen txapeldun gazteena izan zen.

Munduko surf txapelketan bigarren izan zen 2004, 2008 eta 2011n, Kelly Slater nagusi zen garaian. 2008., 2009. eta 2010. urteetan Hawaiin Surfaren Koroa Hirukoitza irabazi zuen. Hamabi urtez lehiatu ondoren, 2012an Munduko Txapelketa irabaztea lortu zuen.

Garagardo fabrika baten jabea da eta Gold Coast Titans hamahiruko errugbi taldeko akzioduna.