Joanne Limburg (Londres, 1970) ingeles idazlea da, gaur egun Cambridgen bizi dena.

Joanne Limburg
Bizitza
JaiotzaLondres, 1970 (53/54 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpoeta eta idazlea
Enplegatzailea(k)Newnham College

Bizitza

aldatu

Limburg Londresen jaio zen familia judu erreformista batean. Stanmoren eta Edgwaren hazi zen[1][2]. Filosofian lizentziatu zen Cambridgeko Unibertsitatean[2] eta gero psikoanalisiko masterra egin zuen Kenteko Unibertsitatean.

1998an Eric Gregory saria irabazi zuen bere poesiagatik[3]. 2000n lehen poesia bilduma argitaratu zuen, Femenismo[4], eta 2015ean lehen eleberria, A Want of Kindness, Ana Britainia Handikoaren historia kontatzen duena[1][5].

Limburgek bere umea galtzeren erruari eta umeari kalte egiteko pentsamenduei buruz idatzi du[6]. Haurdun zegoela konturatu zen nahasmendu obsesibo-konpultsiboa zuela eta geroago espezialista batek hori baieztatu zuen[7]. Gainera, 30 urte inguru zituela jakin zuen autista zela[8].

2011eko urtarrilean The Woman Who Thought Too Much oroitzapen-liburua argitaratu zuen[9], egileak bere nahasmendu obsesibo-konpultsiboari buruz eta horrek ekartzen dituen erronkei buruzko sentimenduak deskribatzen dituena[4].

Kingstoneko Unibertsitatean idazkera sortzailean doktoretza lortu ondoren, De Montfort Unibertsitatean aritu zen irakasle. Gaur egun, Cambridgeko Unibertsitateko Etengabeko Prestakuntza Institutuan irakasten du. 2022an Royal Society of Literatureko kide hautatu zuten.

  • Femenismo (2000)
  • Paraphernalia (2007)
  • The Woman Who Thought Too Much (2011)
  • The Oxygen Man (2012)
  • Bookside Down (2013)
  • A Want of Kindness (2015)
  • Autistic Alice (2017)
  • Small Pieces (2017)
  • Letters to My Weird Sisters (2021)

Erreferentziak

aldatu
  1. a b (Ingelesez) Garvey, Anne. «Interview: Joanne Limburg» The Jewish Chronicle (Noiz kontsultatua: 2024-06-18).
  2. a b (Ingelesez) Anderson, Hephzibah. «Review: The Woman Who Thought Too Much» The Jewish Chronicle (Noiz kontsultatua: 2024-06-18).
  3. (Ingelesez) «Joanne Limburg» InterLitq (Noiz kontsultatua: 2024-06-18).
  4. a b (Ingelesez) Brown, Helen. «The Woman Who Thought Too Much by Joanne Limburg: review» The Telegraph 2010-04-16 (Noiz kontsultatua: 2024-06-18).
  5. (Ingelesez) Senior, Antonia. «Historical fiction: The Book of Aron; Watchmaker of Filigree Street; A Want of Kindness; Kit; Kingmaker: Broken Faith; Marston Moor» The Times 2015-07-18 (Noiz kontsultatua: 2024-06-18).
  6. (Ingelesez) Limburg, Joanne. «Once upon a life: Joanne Limburg» The Guardian 2010-04-04 (Noiz kontsultatua: 2024-06-18).
  7. (Ingelesez) Bohdanowicz, Kate. «Fighting back: The woman who is scared of everything» Express 2010-04-20 (Noiz kontsultatua: 2024-06-18).
  8. (Ingelesez) Limburg, Joanne. «I knew people found me uncanny and strange – then came the diagnosis that explained it all» The Guardian 2019-07-16 (Noiz kontsultatua: 2024-06-18).
  9. (Ingelesez) Finlayson, Iain. «The Woman Who Thought Too Much: a Memoir of Obsession and Compulsion, by Joanne Limburg» The Times 2011-01-01 (Noiz kontsultatua: 2024-06-18).

Kanpo estekak

aldatu