Joana Eroaren etxea

eraikitako euskal ondare nabaria Hondarribian. Kultur Intereseko Ondasun

Joana Eroaren etxea edota Egiluz etxea Gipuzkoako Hondarribia udalerriko Alde Zaharrean dagon eraikin bat da. Izena ustez, 1502an Joana Gaztelakoa erreginak bertan ostatu hartu omen zuelako datorkio.

Joana Eroaren etxea
Egiluz etxea
Kultura ondasuna
Hondarribiko hiri historikoa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaHondarribia
Koordenatuak43°21′49″N 1°47′32″W / 43.36371°N 1.79216°W / 43.36371; -1.79216
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVII. mendea
Arkitektura
Estiloapizkundetar arkitektura
Ondarea
BICRI-51-0001505
97

Eraikina

aldatu

Etxea noizkoa den eta zer estilotakoa den, ez dago gutiz garbi, baina badirudi XVI. mendearen bukaerakoa dela, eta estiloz, berriz, pizkunde herrerianoa.

Oinplano laukizuzena du, eta aurreko aldea, nagusia, harri landuz egina (gainerakoak manposteriazkoak dira). Aurreko aldean, harlanduzko kateak kuxindura moduan jarriak ditu izkinetan, eta sistema bera du solairuen arteko inpostetan eta taulamenduaren azpiko erlaitzean.

Baoak dinteldunak dira, eta kuxindura dute inguru guztian. Bi solairu ditu, eta aurreko aldea hiru ardatzetan antolatua dago. Beheko solairuan, sarbidea du erdian, janbetan kuxindurak dituela, eta gainean, frontoi makotua (etena dago, erdian armarria jartzeko). atearen alde bakoitzean, bao handi bat ageri da. Goiko solairuan, armarria du erdian (hondatua dago zenbait zatitan), gainean hiruki formako frontoia duela, eta leiho bat alde bakoitzean. Armarria Egiluz leinuarena da (Arabakoa zen jatorriz sendi hori). Armarriaren gainean, latinezko idazki bat dago, "Generatio Reg. Esp. Benedicetur", eta azpian ere badu gaztelaniazko idazkia, "De las órdenes de Fuenmayor".

Teilatua bi isuritakoa da, eta teilatu azpian, erlaitz molduraduna dauka. Egun ez da inor bizi, eta utzia dago.

Ikus gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa