Joan Villadelprat i Bernal (Bartzelona, 1955eko azaroaren 15a) azken 30 urteotan 1 Formulan lan egin duen mekanikaria da. McLaren eta Tyrrell taldeen teknikari-taldeko kide, Ferrariko mekanikarien buruzagia 1987tik 1989ra, Benettonen zuzendaritzako kide 1994an eta 1995ean, eta Prost Grand Prixeko zuzendari nagusia izan da. Denbora horretan zehar, gidarien 5 mundu txapelketa eta eraikitzaileen 3 mundu txapelketa irabazi ditu 1 Formulan.

Joan Villadelprat

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJoan Villadelprat i Bernal
JaiotzaSant Cugat del Vallès1955eko azaroaren 15a (68 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakingeniaria, kazetaria eta kirol esataria

Facebook: joan.villadelprat.549 Twitter: jvilladelpratf1 Instagram: jvilladelpratf1 LinkedIn: joan-villadelprat-25439660 Edit the value on Wikidata

Gaur egun Epsilon Euskadi talde azkoitiarreko zuzendaria da. World Series by Renault txapelketan parte hartzen duten bolidoak diseinatu ditu. Horrez gain, EE1 LMP1 Espainian diseinatutako lasterketa-ibilgailuaren proiektua zuzendu du.

Gainera, irrati, egunkari eta telebistetan kolaboratzen du, besteak beste: TVE, Catalunya Radio, Car & Driver, Diari Sport, El Diario Vasco, El País, eta Telecincon esatari bezala. 2009-2010 denboraldian 1 Formulako analista da TV3n.

Kanpo estekak aldatu