Juan Sebastian Elkanoren jaiotetxea

eraikitako euskal ondare nabaria Getarian
Joan Sebastian Elkanoren jaiotetxea» orritik birbideratua)

Juan Sebastian Elkanoren jaiotetxea Gipuzkoako Getaria udalerrian zegoen dorretxe bat izan zen. Getariako Alde Zaharran zegoen, gaur egun San Roke kaleko 21. zenbakian dagoen orubean eta Gaztetape hondartzara begira dagoen itsaslabarren gainean.

Juan Sebastian Elkanoren jaiotetxea
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Getariako hiri historikoa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaGetaria
Koordenatuak43°18′14″N 2°12′16″W / 43.3039°N 2.20453°W / 43.3039; -2.20453
Map
Arkitektura
Ondarea
EJren ondarea48

Bertan, 1486an, Juan Sebastian Elkano itsasgizon ospetsua jaio zen. 1596ko Getariako sutean etxea erre zen eta bertan ez zen ezer ere geratu. Lekua, garai horretan, Miguel Joaquin Lardizabalen jabetzakoa zen, Laurgaineko jauna. XVIII. mendean Txinatik etorrita aberastutako Manuel Agote alkate izendatu zuten, eta eskultura bat eta baseliza bat bertan eraikitzea proposatu zuen[1].

1836an sute baten ondorioz suntsitu zen, Lehen Karlistaldiaren baitan karlistek Getaria setiatu eta gero[2].

Erreferentziak aldatu

  1. «Lardizabal, izen handia» El Diario Vasco 2017-07-16 (Noiz kontsultatua: 2020-10-09).
  2. «Juan Sebastián Elcano | Real Academia de la Historia» dbe.rah.es (Noiz kontsultatua: 2020-10-08).

Kanpo estekak aldatu