Jiaohe hondarrak (uigurreraz: يارغول قەدىمكى شەهىرى; txineraz: 交河; pinyineraz: Jiāohé gùchéng yízhǐ ) Txinako ipar-mendebaldean dagoen Xinjiang probintziako antzinako hiri baten hondarrak dira, gaur egungo Turfan hiritik 10 kilometro mendebaldera daudenak[1]. Zetaren Bidean asentamendu garrantzisua izan zen.

Jiaohe
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Estupa budista Jiaohe hondarretan
Datuak
Estatu burujabe Txinako Herri Errepublika
Eskualde autonomoXinjiang
EskualdeaXinjiang
Koordenatuak42°57′02″N 89°03′50″E / 42.950517°N 89.063931°E / 42.950517; 89.063931
Map
Azalera6.8033 km²
Historia
GaraiaK.a. I. mendea
UzteaK.o. XIII. mendea
Etnia(k)7.000
Jiaohe hiriaren oinplanoa, etzanda.

Historia aldatu

Jushi erresumako hiriburua aldatu

Gotorleku naturala zen eta K.a. 108 eta K.o. 450 urteen artean Jushi erresumako (txineraz: 車師; pinyineraz: Jūshī) hiriburua izan zen. Jushi edo Gushi jendea kaukasiar jatorrikoa zen, ilehoria eta begi urdinduna[2]. Korla eta Karasahr erresumen artean kokaturik zegoen eta Zetaren Bidean egonik oparotasun handia lortu zuen.

Jiaohe hiria ibai baten ibilbidearen erdian zegoen uharte batean eraiki zen. Uhartea 20-30 metrotako garaiera zuen leutada bat izanik eta ibaiaren urek inguraturik hiriak babes naturala zuen eta ez zuen harresirik eraiki beharrik izan. Uhartea 1.650 metro luze zen iparraldetik hegoaldera eta punturik zabalenean 300 metro zituen[3][2]. Hiriaren iparraldean budisten monasterio eta estupak kokatzen ziren. Lur azpiko tenplu bat ere aurkitu da. Kale nagusi batek hiria bitan banatzen zuen, ekialdean herritarren gehiengoa bizi zen eta mendebaldean agintarien barrutiak kokatzen ziren[3]. Hego-ekialdean agintarien bulego handi bat zegoen. Tang dinastiaren garaiko agiriek diotenez 7.000 biztanle inguruko hiria zen, 6.500 hiritar eta 865 soldadu[4]. Bi ate baino ez zituela uste izan da, gutxiegi tamaina honetako hiri batentzako, baina hirugarren baten aztarnak izan daitezkeenak aurkitu dira[3]. Hiriko erauikin guztiak lurrez eginak daude eta egurrik ez zen erabili ia[4].

Konkistak eta hiriaren amaiera aldatu

450 urtean Tang dinastiako txinatarrek Tarim arroko erresuma guztiak konkistatu zituzten eta beren menpeko Jiao prefetura eratu zuten iguru honetan. IX. mendearen hasieran uigurren khaganatoko prefetura bihurtu zen. hauek hiria berreraiki egin zuten[2]. XIII. mendean Genghis Khan-ek gidatzen zituen mongolek erasotu egin zuten. Zetaren Bidea gainbeheran sartu zen eta klima aldaketa batek ur eskasia ekartzean hiria berehala despopulatu zen, Turfan hiriaren mesedetan[3].

Indusketa arkeologikoak aldatu

XX. mendearen hasieran Aurel Stein arkeologo hungariar-britainiarrak Jiaohe hondarrak bisitatu zituen. "Loees lurzoruan eraikitako etxebizita eta tenpluen hondarren labirinto" gisa deskribatu zuen[5]. 1950. hamarkadan indusketa arkeologikoak egin ziren eta 1961 urtean Txinako Herri Errepublikako gobernuak babestu egin zituen[1].

Indusketak tenplo budistetan egin dira gehienbat, eta eskuraturiko objetu gehienak budismoarekin erlazionaturikoak dira. Azken urteetan hiritarren barrutiak aztertzen hasi dira[2]. Objetu guzti hauek ikusgai daude Turfaneko museoan eta Ürümqiko Xinjiang museoan.

Kontserbazio neurriak aldatu

Zetaren Bideko beste asentamendu batzuekin batera babes neurri zorrotzagoak ezartzeko helburuaz, 2014 urtean UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen Zetaren Bidea[4].

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b Bonavia, Judy. (2002). The Silk Road: Xi'an to Kashgar. Odyssey Guides, Air Photo International, Hong Kong., 236 or. ISBN 962-217-741-7..
  2. a b c d «Turpan's Jiaohe Ancient Ruins 交河故城 | Traveler's Guide» Xinjiang: Far West China 2019-04-03 (Noiz kontsultatua: 2019-10-15).
  3. a b c d «The Jiaohe Ruins — a Disappearing City of Earth» China Highlights (Noiz kontsultatua: 2019-10-15).
  4. a b c «Ancient City of Jiaohe, Yarkhoto, Turpan Xinjiang» www.travelchinaguide.com (Noiz kontsultatua: 2019-10-15).
  5. Stein, Aurel. (1933). On Ancient Central-Asian Tracks: Brief Narrative of Three Expeditions in Innermost Asia and North-western China. London: Macmillan and Co, 270 or..

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu