Ireki menu nagusia

Jesus Gaztañaga Garmendiaizengoitiz Ertziñape edota Aizarna-zale— (Asteasu, Gipuzkoa, 1932ko abenduaren 2a - Tolosa, Gipuzkoa, 1992) euskal idazlea izan zen. Gasteizko eta Donostiako apaizgaitegietan egin zituen apaiz-ikasketak. Euzko Gogoa, Jakin, Zeruko Argia, Goiz Argi, Laiaketan eta Olerti aldizkarietan eman zituen argitara lan aipagarrienak 1956. urteaz geroztik. Jainkoaren erria eta Eliz Misterioa idatzi zuen P. Zabaletarekin batera. Gaztañagarena eta Nemesio Etxanizena da Aladino eta Munchausen-go jaunaren egintzak liburuen euskal bertsioa. Kardaberaz taldekoa eta Euskerazaintza elkartekoa izan zen.

Jesus Gaztañaga
Bizitza
Jaiotza Asteasu1932ko abenduaren 2a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Tolosa, 1992 (59/60 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
Jarduerak
Jarduerak idazlea

ErreferentziakAldatu