Jessie Buckley
Jessie Buckley (Killarney, 1989ko abenduaren 28a) irlandar aktorea eta abeslaria da. 2008an BBCren I'd Do Anything talentu lehiaketan parte hartu eta bigarren sailkatuz hasi zuen ibilbidea. Ondoren West Enden lan egin eta Royal Academy of Dramatic Art antzerki eskolan ikasi zuen. BBCren hainbat telesailetan egin du lan, besteak beste, Taboo (2017) eta The Woman in White (2018).
Jessie Buckley | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Jessie Noelle Buckley |
Jaiotza | Killarney, 1989ko abenduaren 28a (34 urte) |
Herrialdea | Irlandako Errepublika |
Hezkuntza | |
Heziketa | Royal Academy of Dramatic Art 2013) Artean graduatu : antzezpen Royal Irish Academy of Music (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, aktorea eta musikagilea |
Altuera | 170 zentimetro |
Jasotako sariak | ikusi
|
Musika instrumentua | ahotsa |
|
Lehen film papera Beast (2017) thrilleran burutu zuen. Hurrengo paperak Wild Rose (2018) musikal filmean, Chernobyl (2019) minisailan, I'm Thinking of Ending Things (2020) suspentse filmean, edota Fargo (2020) telesailaren laugarren denboraldian izan ditu. The Lost Daughter (2021) filmean egindako lanagatik Taldeko emakumezko aktore onenaren Oscar Sarirako izendatu zuten.