Fargo (telesaila)
- Artikulu hau Telesailari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Fargo (argipena)».
Fargo estatubatuar umore beltzeko thriller antologia telesaila da, Noah Hawleyk 2014an FX katerako sortua. Coen anaien 1996ko izenburu bereko filmetik hartzen du izena. Telesailaren denboraldi bakoitza garai ezberdin batean kokatzen da eta istorio ezberdin batek ardazten du, pertsonaia berriekin. Hala ere, bai denboraldi ezberdinak zein jatorrizko filma denbora-marra berean kokatzen dira, eta erreferentzia gurutzatu gutxi batzuk azaltzen dira.[1]
Ezaugarriak
aldatuTelesailak Coen anaien filmetako gai eta elementu ugari jasotzen ditu. Esate baterako, kapitulu bakoitzaren hastapenetan errotuloetan filmean agertzen zen mezu bera errepikatzen da (urtea eta tokia aldatuz, tokatzen denean):[2]
« | Hau benetako historia bat da. Film honetan kontatzen dena Minnesotan gertatu zen, 1987an. Bizirik atera zirenen eskariz, izenak aldatuta daude. Gertatu bezala kontatu da gainerakoa, hildakoen errespetuz. | » |
Fargo (1996) |
Benetakoa izatearena gezurra da, txantxa bat. Umore beltza da nagusi denboraldi guztietan, krimen ugarirekin, eta egoera sarri erridikuluekin, kritika sozial nabarmena dagoelarik AEBetako bizimoduari, gaizkile, ikertzaile zein biktimak askotan inozoak bailiran agertzen direlarik.
Coen anaiak telesaiaren ekoizle eragileak dira, Hawley showrunnerrarekin batera. Aktore multzoak desberdinak dira denboraldi bakoitzean.
Denboraldiak
aldatu- Lehen denboraldia (2014)
- Bigarrena (2015)
- Hirugarrena (2017)
- Laugarrena (2020)
- Bosgarrena (2023-2024)
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) Clark, Joseph. (2020-12-28). «How All Four Seasons Of Fargo Are Connected» Game Rant (Noiz kontsultatua: 2024-05-05).
- ↑ Filmazpit-etik. «Fargo» AZpiTituluak.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-14).