I'm Thinking of Ending Things

I'm Thinking of Ending Things 2020ko suspentse psikologikoko filma estatubatuarra da, Charlie Kaufman-en eskutik zuzendua, idatzia eta ekoiztua. Pelikula Ian Reid idazlearen eleberrian oinarrituta dago, 2016an idatzia. Filman Jessie Buckley, Jesse Plemons, Toni Collette eta David Thewlis aktoreek parte-hartzen dute. Pelikulak estreinaldi mugatua izan zuen Estatu Batuetan 2020ko abuztuaren 28an, baina irailaren 4an Netflix-en estreinatu zen.[1][2]

I'm Thinking of Ending Things
Film
Original titleI'm Thinking of Ending Things
Year2020
Genrethriller
film dramatiko
eleberri batean oinarritutako filma
CountryAmeriketako Estatu Batuak
Original languageingeles
Based onI'm Thinking of Ending Things (en) Itzuli
Duration134 minutu
Colourkoloretako
Direction and scripting
Director(s)Charlie Kaufman
Writer(s)Charlie Kaufman
Performers
Jesse Plemons
Jessie Buckley
Toni Collette
David Thewlis



Production
Production companyLikely Story
EditionRobert Frazen (en) Itzuli
Other staff
Music byJay Wadley (en) Itzuli
Photography directorŁukasz Żal (en) Itzuli
External links

Sinopsia aldatu

Jakek bere neskalaguna (Lucy) gurasoak ezagutzera eramaten du, baserri txiki batean bizi direnak. Berak ez dakiena da, momentu horretan bere neskalaguna harremanarekin amaitzean pentsatzen ari dela. Bat-batean, Lucy bakardadean ikusten dugu, tentsioa, terrorea eta hauskortasun psikologikoa nabarmentzen delarik.[3][4]

Argumentua aldatu

Filman zehar, institutu bateko atezain baten bizitzaren zatiak ikusten ditugu. Istorioaren hasieran, Lucy deitutako neska batek Jake izeneko bere mutilagunarekin harremana utzi nahi duela kontatzen digu, hainbat hausnarketa eginez. Izan ere, hori egin aurretik, Jake-ek bere gurasoak ezagutzera joatea proposatzen dio, baserri txiki batean bizi direnak. Horra abiatzen diren bitartean, Jake-ek poema bat errezitatzen du, baina Lucy-ren dei batek oztopatzen du, "Lucy" ere deitutako lagun batengatik. Ondoren, Lucy-k poemak idazten dituelaz ohartzen da Jake, eta honek horietako bat errezitatzea eskatzen dio. Etxerako itzulerari buruzko poema bat errezitatu ondoren, gurasoen baserrira heltzen dira. Heltzean, itxaroten dauden bitartean, Jake-ek Lucy-ri etxeko zapatila batzuk ematen dizkio. Jake-en gurasoak ezagutu ondoren, afaltzen hasten dira. Bertan, hainbat gairi buruz hitz egiten dute, Lucy-ren margozteko zaletasunaz, fisikaz, Jake ezagutu zuen egunaz... Elkarrizketan zehar, Lucy-k deiak jasotzen jarraitzen du, Jake bere gurasoekin gero eta oldarkorragoa jartzen den bitartean.

Institutuan, atezaina Robert Zemeckis-en pelikula bat ikusten ikusten dugu, Yvonne deitutako emakume bati buruzko istorioa kontatzen duena.

Lucy-k Jake-en haurtzaroko argazki bati erreparatzen dio, hasiera batean Lucy bera dela pentsatzen duelarik. Izan ere, postrea heldu eta argazkiaz paso egiten du. Hitz egiten dauden bitartean, Lucy-k beste dei bat jasotzen du, Yvonne deitutako lagun batena. Jake-en gurasoek hartzeko konbentzitu ondoren, ahozko mezu bat entzuten hasten da, "galdera bat dago erantzuteko" esaten duena. Ondoren, gauzak gero eta gehiago arrarotzen doaz, gurasoak neskari izen eta lanbide ezberdinekin erreferentzia egiten diotelako, gurasoak bertsio gazteago eta zaharrago batzuetan etengabe aldatzen diren bitartean. Azkenean, etxerako bidaia hasten dute. Bertan, Jake-ek egonaldiko hainbat gertaera aipatzen ditu, neskak gogoratzen ez dituena. Azkenik, John Cassavettes-en Una mujer bajo la influencia pelikulari buruzko eztabaida bat izaten dute.

Bidaiatzen ari diren bitartean, izozki denda batean gelditzea erabakitzen dute. Bertan, Lucy-k bi izozki eskatzen ditu, salmahaian neska biki eta bitxi batzuk eta beste neska bat daudelarik. Azkenengo honek, ubeldurak dauzka, eta deskribatu ezin dezakeen arrisku bati buruz ohartarazten dio.

Bidaia jarraitzen dutela, biek izozkia jan nahi ez dutela erabakitzen dute, beraz, Jake bere gaztaroko institutuan gelditzen da izozkiak zakarrontzira botatzeko. Kotxea geldituta, eztabaida bat izaten dute, eta ondoren muxukatzen hasten dira. Jake, institutuko atezaina haiek begiratzen dagoelaz jabetzen da, eta harengana abiatzen da. Tarte baten ostean, Lucy institutuan sartzen da Jake aurkitzeko helburuarekin. Bertan, atezainarekin topatzen da. Elkarrizketa bat izan ondoren, honek, etxeko zapatila batzuk eskaintzen dizkio. Neskak ezezkoa ematen dio, eta gizona besarkatu ondoren, Jake bilatzen jarraituko duela esaten dio. Neskak pasabide baten amaieran aurkitzen du, eta bat-batean haiek bezala jantzitako bi pertsonek dantza bat hasten dute, ondoren atezaina-ren bikoitz bat haiekin batzen delarik. Dantza Oklahoma! deitutako musikal baten antzekoa da, eta hau moduan bukatzen da, atezainaren bikoitza Jake-ena hiltzen.

Geroago, atezaina institutua garbitzen bukatzen du. Arropa aldatu eta hortik kotxera joaten da. Bertan, krisi nerbioso bat jasaten du, biluzten hasten den bitartean, bere txikitako marrazki bizidun batzuk ikusten ari delarik. Azkenik, marrazkietatik ateratzen den txerri bat jarraitzen hasten da. Hortik, filma, Jake-en antzezpen batera igarotzen da, non bai ikusleak (horien artean, filman zehar ikusitako pertsonaiak) eta bera, zahartzeko makillaje traketsa daukaten. Bertan, Jake-ek Nobel sari bat irabazi eta ondoren Oklahoma!-ko Lonely Room abestia abesten du. Amaitzean, guztiak txaloka hasten dira, eta azkenik, institutuko aurrekaldean dagoen atezainaren kotxea edurrez beterik ikusten dugu.

Aktoreak aldatu

Produkzioa aldatu

2018an Charli Kaufman-ek I'm Thinking of Ending Things eleberria Netflix-entzat egokitzen[1] ari zela iragarri zen, filma zuzentzeaz gain. Hasiera batean, Brie Larson[5] eta Jesse Plemons[6] aukeratu ziren aktore nagusi bezala. Izan ere, azkenean Jessie Buckley-k Brie Larson-en papera hartu zuen, Toni Collette eta David Thewlis[7] batzen ziren bitartean.

Errodaia 2019ko martxoaren 13an hasi zen, New York[8]-en, eta urte berdineko apirilean bukatu zen. Azaroaren 7an pelikula postprodukzio prozesuan zegoela iragarri zuten.

Estreinaldia aldatu

Estreinaldia 2020ko abuztuaren 28tik aurreraizan zen, Estatu Batuetako zinema gutxietan. Bere estreinaldi internazionala irailaren 4an izan zen, Netflix plataformaren bitartez.[5][9]

Harrera aldatu

Filmaffinity[10]-n 5,9 bat eta IMDb[2]-n 6,6 bat dauka pelikulak. Alderantziz, Rotten Tomatoes[3] web orrialdean %83-ko onarpena dauka.

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Ingelesez) «Charlie Kaufman adapting novel by Canadian author Iain Reid for Netflix» nationalpost (Noiz kontsultatua: 2021-03-03).
  2. a b Kaufman, Charlie. (2020-09-04). I'm Thinking of Ending Things. Likely Story, Projective Testing Service (Noiz kontsultatua: 2021-03-03).
  3. a b (Ingelesez) I'm Thinking of Ending Things (2020). (Noiz kontsultatua: 2021-03-03).
  4. (Gaztelaniaz) SensaCine. Estoy pensando en dejarlo. (Noiz kontsultatua: 2021-03-03).
  5. a b (Ingelesez) Jr, Mike Fleming; Jr, Mike Fleming. (2018-12-04). «Brie Larson To Star In Charlie Kaufman’s Netflix Movie ‘I’m Thinking Of Ending Things’» Deadline (Noiz kontsultatua: 2021-03-03).
  6. (Ingelesez) Kroll, Justin; Kroll, Justin. (2018-12-05). «Jesse Plemons in Talks to Star in Charlie Kaufman’s ‘I’m Thinking of Ending Things’ (EXCLUSIVE)» Variety (Noiz kontsultatua: 2021-03-03).
  7. (Ingelesez) Kroll, Justin; Kroll, Justin. (2019-03-26). «Toni Collette, Jessie Buckley and David Thewlis Join Charlie Kaufman’s Netflix Movie (EXCLUSIVE)» Variety (Noiz kontsultatua: 2021-03-03).
  8. (Ingelesez) Howland, Jack. «Charlie Kaufman movie for Netflix filming in Fishkill, Hudson Valley» Poughkeepsie Journal (Noiz kontsultatua: 2021-03-03).
  9. (Ingelesez) ago, Mae Harrington O'Neill 6 months. (2020-08-11). «I’m Thinking of Ending Things release date, cast, synopsis, trailer, and more» Netflix Life (Noiz kontsultatua: 2021-03-03).
  10. (Gaztelaniaz) Estoy pensando en dejarlo (2020). (Noiz kontsultatua: 2021-03-03).