Jesús Lucas Erro

euskal komikilaria

Jesús Lucas Erro (Donostia, 1946-) ilustratzaile gipuzkoarra da. [1]

Jesús Lucas Erro
Bizitza
JaiotzaDonostia, 1946 (77/78 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakkomikigilea eta ilustratzailea

Bizitza aldatu

1973an 14 urterekin hasi zen irudigintzan, eta 1977 urtean Erein argitaletxean hasi zen komikigile gisa: Ipurbeltz aldizkarieren sortzaile taldeko kide izan zen eta egilearen ustez han izan zuen abiapuntu profesionala. Aldizkarirako Jesus Mari Arrieta gidoilariarekin Harkaitz izeneko pertsonaia sortu zuen eta Enkarni Genua txotxongilolariaren gidoiekin komiki ugari argitaratu zituen. [2] 1973 eta 2001 urte bitartean batez ere Erein eta Elkarlanean argitaletxeetan aritu zen ipuinak. liburuak eta komikiak ilustratzen. Beste argitaletxeekin ere argitaratu du bere lana: Planeta argitaletxean. . [3] Prentsan, Diario Vascon, DV gaztean aritu da lanean 1989tik 1999ra. .[4]

Pertsonaien sortzaile aldatu

Fikziozko pertsonaien artean Harkaitz eta Barbantxo sortu zituen[5]

Lan literarioa aldatu

  • 1979- Erreka Mari: Euskal Herriko azken lamiña/ gidoia, Enkarni Genua ; marrazkiak, Jesus Lucas. Ipurbeltz 8.zkia ISBN 84-85324-26-9
  • 1981- Zezena plazan / gidoia, Enkarni Genua ; marrazkiak, Jesus Lucas. Ipurbeltz 15.zkia ISBN 84-85324-65-X
  • 1985 - Printze txikia / Enkarni Genua ; marrazkiak Jesus Lucas. Ipurbeltz 19.zkia ISBN 84-7568-095-X
  • 1986- Ipurtargi : hondarrezko gaztelua / Enkarni Genua ; marrazkiak, Jesus Lucas Ipurbeltz 20.zkia ISBN 84-7568-137-9
  • 1986- Ipurtargi : txori txiki polit bat / Enkarni Genua ; marrazkiak, Jesus Lucas. Ipurbeltz 21.zkia ISBN 84-7568-138-7
  • 1988- Altxor bat patrikan / gidoia, Enkarni Genua (Txotxongilo) ; marrazkiak, Jesus Lucas. Ipurbeltz 22.zkia ISBN 84-7568-193-X
  • 1989- Ipurtargi : udazkeneko Haizea. Enkarni Genua ; marrazkiak, Jesus Lucas. Ipurbeltz 23.zkia ISBN 84-7568-241-3
  • 1989- Ipurtargi : azken eta putz xagutxoak. Enkarni Genua ; marrazkiak, Jesus Lucas. Ipurbeltz 24.zkia 84-7568-242-1
  • 1990- Itsasminez / Enkarni Genua ; marrazkiak Jesus Lucas. Ipurbeltz ; 25 ISBN 84-7568-308-8
  • 1993- Herensugea / gidoia Resurrección Mª Azkuek eta Jose Miguel Barandiaranek bildutako ipuinean oinarritua ;moldaketa Genua; marrazkiak Lucas Ipurbeltz 26.zkia ISBN 84-7568-427-0
  • 1995- Galtzagorriak / gidoia Resurrección Mª Azkuek eta Jose Miguel Barandiaranek bildutako ipuinean oinarritua ;moldaketa Genua; marrazkiak Lucas. Ipurbeltz ; 27 ISBN 84-7568-572-2

Erreferentziak aldatu

  1. Ipurbeltz (1977-2002). Eusko Jaurlaritza. Kultura Saila, 54 or. ISBN 84-9746-069-3..
  2. Ipurbeltz (1977-2002). Eusko Jaurlaritza. Kultura Saila, 54-56 or. ISBN 84-9746-069-3..
  3. Jesús Lucas Erro. tebeosfera (Noiz kontsultatua: 2019-06-22).
  4. Jesús Lucas Erro. Galtzagorri (Noiz kontsultatua: 2019-06-22).
  5. Ipurbeltz (1977-2002). Eusko Jaurlaritza. Kultura Saila, 55 or. ISBN 84-9746-069-3..

Kanpo estekak aldatu