Jesús Azkona Mauleon (Arroitz) antropologo eta irakasle nafarra da. Antropologian doktorea da Friburgoko Unibertsitatean (Suitza), Zientzia Politikoetan eta Soziologian lizentziatua Deustuko Unibertsitatean, Gizarte Antropologiako katedraduna Euskal Herriko Unibertsitatean eta unibertsitate bereko Baroja Katedrako koordinatzailea. Etnizitateaz eta abertzaletasunaz, antropologiaren historiaz eta kolonizazioaren barne-prozesuaz egin ditu bere ikerlan nagusiak. Kulturaren gaia erdigunean dago berak egiten dituen antropologia gogoetetan, hala dimentsio analitikoaz eta gogoeta-maila desberdinez, nola ardatz nagusitzak kultura duten taldeei eta nortasunak eraikitzeko prozesuei dagokionez. Gaur egun, gizarte-mugen eraikuntza aztertzen dihardu. Bere argitalpenen artean aipagarriak dira ondoko hauek: Teoría y práctica en antropología social (1996); Memoria y creatividad, estudios barojianos (2000); eta Tiempos y culturas (2002).

Jesús Azkona
Bizitza
JaiotzaArroitz, ? (74/84 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakantropologoa eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea

Erreferentziak aldatu


  Artikulu hau Nafarroako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.