Jericho (2006ko telesaila)
Jericho AEBtako zientzia-fikzio post-apokaliptiko telesail bat da. 2006ko irailaren 20tik 2008ko martxoaren 25era CBS katean 2 denboraldiz aireratu zen eta 29 atal izan zituen.
ArgumentuaAldatu
Estatu Batuek eraso nuklear orokor bat jasan eta egun bakarrean herrialdeko 23 hiri handi guztiz suntsituak eta hautsaren pare gelditu dira. Kansas estatuko fikziozko Jericho herrian bertakoek ortzimugan onddo nuklear bat ikusi eta herritarren bizitza erabateko kaosean barneratu eta gainontzeko mundutik isolatuak geldituko dira, euren buruei munduan bizirik gelditu diren bakarrak ote diren galdetuz. Ezezagunarekiko izu-ikarak herria liskarrez beteko du eta kanpoaldearekin zituzten komunikabideak eta elektrizitatea desagertzean herritarren artean nahasmen sozial, psikologiko eta fisikoa zabalduko dira. Herria gainbeheran joango da, bien bitartean beldurra, amorrua eta nahasmena nagusitu eta herritar batzuek barnean daramaten alderik txar eta ankerrena azaleratuko da, herriak aurrera egin eta bizirauten saiatzen duen artean.
Eraso nuklearraren ondoren AEBak zeuden lurraldean sortutako hiru herrialde berriak: Ameriketako Estatu Aliatuak
Hiriburua: Jericho, Kansas Ameriketako Estatu Batuak
Hiriburua: Columbus, Ohio Texasko Errepublika (independentea)
Hiriburua: San Antonio, Texas
Pertsonaia nagusiakAldatu
- Skeet Ulrich: Jake Green
- Lennie James: Robert Hawkins
- Kenneth Mitchell:a Eric Green
- Michael Gaston: Gray Anderson
- Gerald McRaney: Johnston Green
- Shoshannah Stern: Bonnie Richmond
- Brad Beyer: Stanley Richmond
- Alicia Coppola: Mimi Clark
- Ashley Scott: Emily Sullivan
- Erik Knudsen: Dale Turner
- Pamela Reed: Gail Green
- Sprague Grayden: Heather Lisinski
Kanpo estekakAldatu
- Jericho telesailaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- Jericho telesailaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)