Geoffrey Arnold "Jeff" Beck (Wallington, Surrey, Erresuma Batua, 1944ko ekainaren 24a) blues zein rock musikako britainiar gitarra-jotzaile bat da. 60. eta 70. hamarkadetan eragin handia izan zuen zenbait taldetan jo du behin baino gehiagotan. The Yardbirds taldeko hiru gitarra-jotzailerik nabarmenetako bat izan zen, Eric Clapton eta Jimmy Pagerekin batera. 25 urtetan zehar bakarkako ibilbide esporadikoa egin du. Bere garaikideen proiekzio komertziala inoiz lortu ez duen arren, Beckek onarpen handia izan du, batez ere, gitarra-jotzaileen artean. Inoiz ez dute genero batean sailkatu, blues-rocka, heavy metala eta jazz fusiona probatu ditu, eta egun teknoaren eragina jaso du, heavy metalaren eta musika elektronikoaren arteko nahaste berritzaile bat sortuz.

Jeff Beck
Early Jeff Beck.jpg
Bizitza
Izen osoa Geoffrey Arnold Beck
Jaiotza Londres1944ko ekainaren 24a (76 urte)
Herrialdea  Erresuma Batua
Hezkuntza
Heziketa Wimbledon College of Art (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerak gitarra-jotzailea, musikagilea, musikaria, jazz guitarist (en) Itzuli, kantugilea, disko-ekoizlea eta estudioko musikaria
Genero artistikoa rocka
bluesa
Musika instrumentua gitarra
kantua
Diskoetxea EMI
Atco Records
Epic Records
IMDb nm0065169
jeffbeck.com

DiskografiaAldatu

  • 1968 - Truth
  • 1969 - Beck-Ola
  • 1971 - Rough and Ready
  • 1972 - Jeff Beck Group
  • 1973 - Beck, Bogert & Appice
  • 1975 - Blow by Blow
  • 1976 - Wired
  • 1980 - There and Back
  • 1985 - Flash
  • 1989 - Jeff Beck's Guitar Shop
  • 1992 - Frankie's House
  • 1993 - Crazy Legs
  • 1999 - Who Else!
  • 2001 - You Had It Coming
  • 2003 - Jeff
  • 2010 - Emotion & Commotion
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jeff Beck