Jean Vauthier (Grâce-Hollogne, Belgika, 1910eko irailaren 20a - Paris, 1992ko maiatzaren 5a) frantses antzerkigilea izan zen. Vauthierrek antzerkia musika- eta erritmo-egitura handitzat zeukan. Mugimenduaren, keinuaren, hotsen eta gauza bizigabeen balioetan oinarritzen zen. Bere obran, Jacques Audiberti eta Samuel Beckettenetik hurbil, gizakien arteko gatazkak edota pertsonaia jakin baten barrukotasuna aztertu zituen, bereziki. Lan nagusiak: Capitaine Bada (1951, Bada kapitaina), Le personnage combattant (1957, Borrokalaria), Les prodiges (1958, Prodijioak), Le reveur (1960, Ameslaria), Badadesques (1966), Le sang (1970, Odola), Medea (1967), Senekaren tragediaren birsortze eguneratua.

Jean Vauthier
Bizitza
JaiotzaGrâce-Hollogne1910eko irailaren 20a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaParisko 15. barrutia1992ko maiatzaren 5a (81 urte)
Hobiratze lekuaGradinhan
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakgidoilaria eta antzerkigilea
Jasotako sariak
IMDB: nm0891308 Edit the value on Wikidata

Erreferentziak aldatu