Jean Marc Gaspard Itard (Oraison, Proventza, 1774ko apirilaren 24 – Paris, 1838ko uztailaren 5) mediku eta pedagogo frantsesa, Hezkuntza bereziaren eta haurraren psikiatriaren aitzindaria, oso ezaguna egin zen Victor Aveyrongoaren inguruko ikerketei esker. Pertsona gorrei eta itsuei buruzko lan interesgarriak burutu zituen.

Jean Itard

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJean-Marc Gaspard Itard
JaiotzaOraison1774ko apirilaren 24a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaPassy1838ko uztailaren 5a (64 urte)
Hobiratze lekuaMontparnasseko hilerria
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakzirujaua eta pedagogoa
Lantokia(k)Paris
Enplegatzailea(k)National Institute of Young Deaf (en) Itzuli
KidetzaAcadémie Nationale de Médecine (en) Itzuli

Biografia aldatu

Itard haurra Riez katedralaren kalonjea zen osaba batekin hezi zen. Ikasketak hiri horretan egin ondoren, Marsellara joan zen. Bere aitak banka munduan kokatu nahi zuen baina gauzak ez ziren ondo atera eta Riezera itzuli behar izan zen. Gerra garaian ospitale militar batean lagundu zuen, 1793an, eta han medikuntzarekin liluratu egin zen. Toulon eta Parisen kirurgia ikasketak egin zituen eta 1801an doktoratu egin zen. Victor Aveyrongoaren kasuak, mendian aurkitutako umearena, Frantzia osoa asaldatu zuenean Itardek bere interesa erakutsi zuen, nerabe horrekin ikerketa filosofiko eta antropologiko sakon bat egiteko aukera ikusi baitzuen, bereziki natura eta kultura arteko harremanez. Ikuspuntu horretatik mutila gizarteratzeko plan bat proposatu zuen; medikuek orokorrean ezkorrak agertu ziren horren aurrean baina Estatuak proiektua diru-laguntzaz hornitzea erabaki zuen. Bost urtez, Frantziako Gobernuaren babesarekin, Jean Itard ideia horretan buru belarri inplikatu zen. Prozesuaren datuak azaltzeko bi txosten prestatu zituen, 1801an argitaratuta, lehenengoa, eta 1806an bigarrena. Victorrekin eginiko lanak ez zituen emaitza onak izan edo, behintzat, Itard ez zen oso konforme gelditu. Horregatik, agian, pertsona gor-mutuen eta itsuen irakaskuntzan inplikatu zen orduan, Institution impériale des Sourd-Muets zelakoan non mediku-nagusia izan zen. Bere lan arlo nagusiak gor-mutuei hitz egiten irakastea eta toteltasunaren inguruko ikerketak izan ziren; gai horietaz hamaika artikulu argitaratu zituen. Hezkuntza bereziaren aitzindaria izan zen, horrelako instituzio bereziak sortzeko lan eskerga eginez, bai aipatutako gaigabeziak zituzten pertsonentzat baita beste motatakoak pairatzen zituztenentzat ere. Braille itsuentzat irakurtzeko sistemaren oinarriak finkatu zituen ere bai. 1821an Parisko Société médicale akademiaren partaide bezala aukeratua izan zen eta Traité des maladies de l’oreille et de l’audition liburua argitaratu zuen. Aipatzekoa da baita ere Tourette Sindromearen ezaugarriak 86 urteko emakume frantsesaren kasuan, Dampierre markesa, deskribatu zituela. 60 urte geroago, apunte hoiek oinarritzat hartuta, Georges Gilles de la Tourettek gaitz hori definitu ahal izan zuen. Itard 1838an hil zen. [1]

Erreferentziak aldatu

 
Itardek pertsona gorren alde lan eskerga egin zuen.

Itarden lanak aldatu

Liburuak aldatu

  • (Frantsesez)Itard, J. M. G.: De l'education d'un homme sauvage ou des premiers developpemens physiques et moraux du jeune sauvage de l'Aveyron. Goujon. Paris, 1801.
  • (Frantsesez)Itard, J. M. G.: Rapports et memoires sur le sauvage de l'Aveyron. Ingelesezko itzulpena: G.M. Humprey: The wild boy of Aveyron. Century. New York, 1932. Gaztelaniazko itzulpena: Rafael Sánchez Ferlosio: Víctor de l'Aveyron, Alianza, Madril, 1982.
  • (Frantsesez): Traité des maladies de l’oreille et de l’audition, Paris, 1821.

Artikuluak aldatu

  • "Mémoire sur quelques fonctions involontaires des appareils de la locomotion, de la

préhension et de la voix" Archives Générales de Médecine, 8, 1825, 385‐407 or.

  • "Sur les sourds‐muets". Archives Générales de Médecine,17, 1828, 290 or.
  • "Sur les traitements de la muti‐surdité congénitale", Journal Général de Médecine, 103, 1828, 391‐398 or.

Kanpoko loturak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jean Itard